2025/12/17

Euskadiko 4x4 Sokatira Txapelketa

Urtea amaitzeko, Araxesko neskek abenduak 14ean Antsoainen burutu zen Euskadiko 4x4 sokatira txapelketan parte hartu zuten. Txapelketa hau jardunaldi bakarrekoa zen eta 250kg-tara mugatua zegoen.

Lan txukuna egin zuten eta emaitza nahiko ona lortu zuten. Emaitza hobea lortzeko oso gertu egon ziren tiraldi pare batean baina azkenean, lana errematatzeko behar den azken txispa hori faltatu zen eta bere hortan gelditu zen.

Sailkapena:  

Txapeldun: Beti Gazte, 2. Txantrea, 3. Abadiño B, 4. Abadiño A, 5. Araxes, 6. Antsoain B 7. Amaiur eta 8. Antsoain A.


2025a parte-hartze, emaitza eta lorpen aldetik oparoa izan da, ea 2026a ere urte on bat den gure taldearentzat.

 Eskerrak eman nahi dizkiet Araxes taldea bultzatu duzuen guztioi: Kirolariak, Entrenatzaileak, Laguntzaileak eta Gurasoak

Aupa ARAXES!!

2025/11/18

Nafarroako Sokatirako 6x6 Txapelketa

Bigarren (azken) jardunaldia - Lesaka 2025/11/22

Saio honetan taldeak itxura hobea baina emaitza okerragoa eman zituen. Saio honetan bostgarren bukatu zuen baina hala ere sailkapen orokorreko 4. postua lortu zuten. Taldea sendotzeko ikasgaiak jasotzen...

Sailkapen orokorra:

Txapeldun: Beti Gazte, 2. Txantrea, 3. Berriozar, 4. Araxes, 5. Amaiur eta 6. Antsoain.

Bigarren jardunaldiko Sailkapena:

Beti Gazte 5, Txantrea 4, Berriozar 2.5, Amaiur 2.5, Araxes 1, Antsoain 0

Hurrengo txapelketa Euskadiko 4x4ko Sokatirakoa izango da eta nesken saioa Antsoainen burutuko da abenduak 14ean, goizeko 11:30etan.

Aupa Araxes!!


Lehen jardunaldia - Antsoain 2025/11/16

Jardunaldi honetan, txapelketa guztirako proposatutako helburuarekin joan zen gure neska taldea, alegia, taldekide berrien partehartzea emaitzen aurretik jartzea.

Agerikoa izan zen taldeak baduela hobetzeko tartea baina kirolarien lehiarako grina aldetik aitzakiarik ez dago. Taldean elkarrekin lehiatuz ikasten dena da faltan botatzen dena, baina hori esperientziak eta denborak ematen du bakarrik.

Lan txukuna burutu zuten orokorrean. Bost tiraldietatik batean irabazi eta beste batean berdindu zuten. Goian dauden bi taldeak urrun daude, baina beste gainerakoei irabazteko gaia dagoela ikusten da.

Sailkapena:

Beti Gazte 5, Txantrea 4, Berriozar 3, Araxes 1.5, Antsoain 1, Amaiur 0,5

Aupa Neskak!


Txapelketaren Aurkezpena

Sokatiraren 2025-2026 denboraldia heldu da eta Araxes taldeak Nafarroako txapelketan parte hartu behar du emakumezkoen modalitatean.

Azken aldietan bezala, taldean nahiko mutilik ez dugunez, misto eta gizonezkoetan ez da parte hartuko. Pena, ea hau aldatzen den...

Araxesko neskek emakumezkoen 6x6-390kg modalitatean parte hartu behar dute; saioak azaroak 16an, 11:30tan Antsoainen eta 22an, 17:00tan Lesakan izanen dira.

Sei talde hauek parte hartuko dute: Amaiur, Antsoain, Araxes, Berriozar, Beti-Gazte eta Txantrea.

Taldean kirolari berriak daude eta emaitza onak lortzea ez da erreza izango, baina garrantzitsuena taldea osatuta mantentzea eta kirola lagun artean eta giro jatorrean egitea da.

Aupa Neskak eta Aupa Araxes



2025/10/21

Araxes Nafarroako Trontza txapelketa mistoan azpitxapeldun

Lehen aldia izan da Araxesko bikote batek 21 urtez azpiko trontza txapelketak parte hartu duena eta bigarren postua lortu da, sari polita.

Urriaren 18an jokatu zen txapelketa Antsoainen eta bertan 6 bikote leihatu ziren. 100 zm-ko perimetroko pago-enborrari 10 epai zeinek lehenago moztu zen burutu beharreko lana.

Araxestik Izei eta Nahiane Ijurko anai-arreba aritu ziren eta atzetik aurrerako lan txukuna burutuz, bigarren postua lortu zuten.

Hauek izan dira denborak:

  1. E. Urrutia - J. Urrutia            4:56
  2. N. Ijurko - I. Ijurko           5:41
  3. M. Ruz - J. Biurrun                6:11
  4. E. Aguirre - U. Fernandez      6:35
  5. E. Martiartu - U. Larumbe      6:47
  6. I. Vicuña - H. Mariezkurrena 10:48

Ondoren, erakustaldi modura abiadura proba burutu zen. Honetan erronka epai bakarra nortzuk lehenago moztu zen, eta honetan ere bigarren gelditu ziren.

Saio borobila izan zen gure bi kirolarientzat. Zorionak eta Aupa Araxes eta bere kirolariak!!

2025/10/12

HK ikastaroko 2025-2026 denboraldia hasi da

Urtero bezala, urriarekin batera hasi da herri kirol ikastaroa.

Partaide kopuru aldetik, jetsiera oso handia izan dugu. Iaz 22 ziren eta aurten hasieran 12 ziren bakarrik eta geroztik beste bi animatu dira 14 izan arte. Oso adierazgarria da ere bi neska ditugula bakarrik, pena bat. 

Adin/mailaren arabera hiru ataletan banatuta daude, eta hauek dira aurtengo kirolariak:

  • Kimuak: Maia, Enaitz, Bittor, Kaiet, Hodei, Jokin, Manex, Peru eta Xabat

  • Haurrak: Alain, Eder eta Ibone

  • Kadeteak: Egoi eta Adei

Txapelketari begira jarrita, aurten talde bakarra ateratzeko aukera dago: Kimuena. Kadeteekin saiakera bat egingo da ia entrenatu gabe txapelketan soilik parte hartzeko, baina oso zaila dago. 

Aurtengo txapelketako datak jarri gabe daude baina aurreko urteetako datei erreparatuta martxoak 1etik martxoak 29rako igandeetan burutuko da seguruenik. 

2024-2025 kurtsoarekin batera bere ibilbidea bukatu zuten kirolariei aipamena egiteko garaia da. Beraien ibilbidean jarrera bikaina eta lan ederra egin zuten bai saioetan, bai txapelketetan, eta orain guzti hori aitortzea egokitzen zaigu.

Beraz, Eros, Mattin, Lander, Mikel, Malloa, Jurgi, Laida, Itxaso, Artizar, Eñaut eta Unai, mila esker, ongi izan eta hurrengo arte!!



2025/08/19

Herriz-Herri Txapelketa 2025 - Emaitzak

Txapelketa amaitu da eta balorazioa egiterakoan, aurten lehiatzera berriz bi talde ateratzea da hoberena. Emaitzen aldetik, hobeak izan zitezkeela esan daiteke baina kirolariek berea emandakoan pozik egotekoa da.

Emaitzen aldetik, horrela gelditu dira:

Helduak: 

  • Lehen proba konbinatua: 8 taldetik 7. gelditu zen. Jardunaldi bakoitzean hobeki gelditzeko aukera izan dute baina azkenean ezin izan da.
  • Bigarren proba konbinatua: 8 taldetik azkenak gelditu dira, baina lanak banaka ikusita, batzuetan hoberenak gureak izan dira.
Emaitzen xehetasunak hemen dituzue.

Gazteak: 

Hauen emaitza nahiko ona izan da, nahiz eta irabazteko asmoa egon. Hiru jardunaldietan 2. gelditu dira, eta denera azpitxapeldun. 

Emaitza ona da talde gazteena eta emakumezko gehien zituena kontutan hartzen badugu.

Hauek dira gazteen emaitzak.

Aipatu behar da txapelketari amaiera ederra eman zitzaiola afari bikain batekin. Eskerrik asko antolatu eta aurrera eraman zutenei.


Argazkikoetaz gain, Egoi, Laida eta Aileen ere aritu ziren.

Bestalde, doluminak egun hauetan gure artetik joan zitzaigun jarraitzaile on bati: Teodoro, goian bego.


2025/07/24

Herriz-Herri Txapelketa 2025

Araxes taldeak beste behin Herriz-Herri txapelketan parte hartuko du. Txapelketa hau proba konbinatuaz osatzen da eta adinaren arabera bi modalitatetan banatzen da:

  • Gazteak: Modalitate hau 20 urte bitarteko kirolarientzako da eta bertan hurrengo lanak burutu behar dituzte hiru txandetan:
    • Koxkolak: 12 koxkol, 1'25 metroko tarteaz bananduta.
    • Zakua: 20 kgko zakuarekin 4 itzuli bi kirolarien artean txandatuz.
    • Txingak: 25 kgko txingekin 6 plaza.
    • Korrika: 6 itzuli bi laisterkarien artean txandatuz.
    • Trontza: Metroko enborrari 3 korte.
Jokatu duten bi aldietan (2022 eta 2023) txapela lortu dute, baina oraingo honetan taldea gazteagoa da. Lan ona egingo dutela seguru.
  • Helduak: Kasu honetan bi proba konbinatu desberdin burutzen dira:
    • Lehen proba:
      • Koxkolak: 15 koxkol, 1'25 metroko tarteaz bananduta.
      • Zakua: Zakuarekin 4 itzuli bi kirolarien artean txandatuz. Gizonezkoek 40 kgko zakua eta emakumezkoek 30ekoa.
      • Aizkora: Metroko enborra gizonezkoa bada eta oin batekoa emakumea bada.
      • Korrika: 6 itzuli bi laisterkarien artean txandatuz.
      • Trontza: Metroko enborrari 4 korte.
    • Bigarren proba:
      • Txingak: Gizonezkoek 50kgko txingekin eta emakumezkoek 25 kgkoekin 10na plaza bakoitzak.
      • Ingudea: Gizonezkoek 18kgkoarekin eta emakumezkoek 9koarekin, bakoitzak minutu batean ahalik eta altxaldi gehien.
Kasu honetan behin bakarrik  parte hartu da (2022) baina orduan ere emaitza onak lortuz, izan ere, Lehen Proban bigarren eta Bigarren Proban txapela lortu zuten. 

 Saioen egutegia: 

  • Uztailak 25 - 17:30 - Elizondo: Helduak
  • Abuztuak 2 - 18:00 - Antsoain: Gazteak
  • Abuztuak 9 - 18:00 - Larraintzar: Helduak eta Gazteak
  • Abuztuak 17 - 19:00 - Burlata: Gazteak
2022ko taldea sariekin

Aupa Araxes!!


    2025/07/17

    Sanferminetako saioak

    Aurten ere Araxes taldeak parte hartu du sanferminetan burutzen diren herri kirol saioetan.

    • Kadeteen Proba Konbinatua: Nafarroako txapelketan finala jokatu zutenak izaten dira erakustaldian parte hartzera konbidatuak. Bertan finalean lortutako txapelari eusteko ardura zuten gure kadeteek eta erreztasun nabarmenarekin irabazi zuten saioa. Bertan ere trontza txapelketan aritzekoa zen bikote bat baina partaidetako batek uko egin zion parte-hartzeari.
    • 4x4 Sokatira Mistoa: Bertan sokatirako lehiaketatxo bat burutu behar zen baina euriarekin ezin egin. Horren ordez giza-probako erakustaldi bat antolatu zen eta bertan Josuk parte hartu eta irabazi zuen.
    • Txinga Erutea: Josuk hemen ere parte hartu zuen eta 3. postuan bukatu zuen. Gazte animatua eta bizkorra benetan. Hori duk!
    • Aizkora Bikoteka: Zuzenean Araxeskoak ez dira, baina gure herrialdek aipatzekoa da Ibai eta Txominek Nafarroako txapelketa irabazi zutela.

    Aupa Araxes!!