2023/12/11

Garai bateko Herri-Kirolariei omenaldia

Abenduak 9an, Araitz-Beteluko Aste Kulturalaren barnean herri kirolsaio berezia burutu zen. Bertan duela urte batzuk gure bailararen izenean aritu ziren kirolariak omendu ziren.

Saioari gure gaztetxoek eman zieten hasiera; kimu, haur eta kadeteez osaturiko bi taldek erakustaldia burutu zuten.

Ondoren, 21 urtez azpikoak eta beteranoak elkarren aurka lehiatu ziren saio berezi eta txukuna eskeiniz. Beteranoetan Martin, Txipu, Gaizka, Battolo eta Estanga aritu ziren.

Segidan, Ipiarre eta Battolo aritu ziren aizkoran txanda librean, Ibai Soroa eta Txomin Amundarainekin batera.

Bukatzeko, garai bateko nesken sokatira taldea oraingo taldearen aurka aritu zen saio oso polita eta xarmaz betekoa emanez.

Eskerrik asko parte hartu zuten kirolariei, beteranoei bereziki, izan ere, saio txukuna erakusteko asmoz entrenatzen serio aritu bait ziren.

Hemen dituzue saio honen argazkiak.

Gora Herri Kirolak eta Aupa Araxes eta Araitz-Betelu.