2022/02/25

2022ko Nafarroako Kirol Jokoen Txapelketa ate joka.

Araxes taldeak aurten ere, azken 12 urtetan bezala, gaztetxoen Nafarroako txapelketan parte hartuko du.

Nahiz eta oraindik COVID-19a bueltaka ibili, egoera asko arindu da eta iazko neurriak eta talde eskasia desagertu da eta aurreko martxara itzuli da. Mantentzen den bakarra leku itxietan ezin dela ez jan eta ez edan, eta musukoa erabili behar dela.

Aurten ez dugu Kadete (15-16 urte) mailako talderik, baina bai Haur (13-14 urte) mailakoak eta Kimu (11-12 urte) mailakoak.

Kimu maila: Araxesekin batera beste 21 talde arituko dira. Jardunaldi bakoitzean 6 saio burutuko dira Kimu mailan. Txapelketako lehen lau jardunaldiak liga moduan finalean sailkatzeko izango dira. Finalean lehen 4 taldeak arituko dira. Urtero bezala, oso zaila izanen da finalean sailkatzea, baina aurrekoetan ere oso zaila zegoen eta gure kirolariek erakustaldia eman izan dute gehienetan finalean sailkatuz.

Haur maila: Konbinadan denera 7 talde daude, eta sokatiran berriz 5. Konbinadako sistema Kimuko berbera izango da. Sokatiran 5 jardunaldiak liga sisteman jokatuko dira. Hauek ere ez dute erreza izanen, baina urtero hor dabiltza bere hoberena ematen. Finalean baietz!

Jardunaldiak: Azken urtetan bezala, 4 jardunaldi eta finala izanen dira Kadete mailan izan ezik, jardunaldi bat gutxiago izanen dute eta. Hauek izanen dira herriak eta egunak:
  • Martxoak 13 (10:30): Antsoain
  • Martxoak 20 (10:30): Etxarri-Aranatz
  • Martxoak 27 (10:30): Altsasu
  • Apirilak 3     (10:30): Igantzi
  • Apirilak 10 (11:00): Betelu - FINALA
Aurten finala BETELUN burutuko da eta hori gauz ona da, baina guk behar bezalako prestaketa lana egitea ere suposatzen du, eta kirolari eta gurasoen laguntza beharko da. Aurreko hiru txandatan jardunaldi borobila atera da eta aurten ere hala izanen da. Eskerrik asko aldez aurretik eta...

Aupa ARAXES!!!

Betelun jokatutako txapelketako azken saioa - 2017ko martxoak 12a



2022/02/07

2021-2022 kurtso hasiera

Urtero bezala, penaz batzuk joan eta zorionez beste batzuk etortzen dira Araxes Herri Kirol Taldera. Aurtengoan ere COVIDa ez gogoko kide dugu, baina iaz baina arazo eta traba gutxiagorekin.

Partaide kopuru aldetik, aurreko urteetako zenbakiei nola-hala eusten diogu. Aurten 20 neska-mutiko dabiltza bere hoberena emanez.

Adin/mailaren arabera hiru ataletan banatuta daude, eta hauek dira aurtengo kirolariak:

  • Kimuak: Hegoi, Hodei, Imanol, Markel, Mikel, Jon, Eñaut eta Alain.

  • Haurrak: Bikendi, Conor, Eider, Iraide, Izei, Janire, Luka, Izarne, Eros, Mattin eta Lander.

  • Kadetea: Ibai. 

2020-2021 kurtsoarekin batera bere ibilbidea bukatu zuten kirolariak aipatu behar dira. Bere ibilbidean lan ederra egin zuten hainbat sari lortuz. Gurekin, gazteekin edota helduekin jarraituko duten itxaropenarekin gelditzen gara. Beraz, Aileen eta Unairi eskerrik asko eta hurrengo arte esan beharko diegu.