2022/04/25

Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa 2022

Emakumezkoak 235kg Azken Jardunaldia - Berriozar 2022/05/21

Amaitu da aurtengo 4x4 sokatira txapelketa eta gure neskek, bero izugarriko jardunaldian, sekulako amaiera eman zioten txapelketari. Zeinek esango zuen, Araxesek Beti Gazte (Lesaka) taldeari tiraldia irabazteko gai izango zenik... ba jardunaldi honetan gertatu zen. Lehen posturako borroka latza izan zen eta Araxesek, Beti Gaztek eta Txantreak berdinketa hirukoitza egin zuten, eta korapilo hori askatzeko hiruen arteko liga bat egin behar izan zuten, saio amaigabe bezain gogorra bihurtuz. Azkenik, nekeak jota eta oso tarte ttikiarekin beste bi taldeen atzean gelditu zen, baina betiko taldeak harrituta eta neurri batean errespetua sartuta utzi zituzten. Hemendik aurrera, Araxes ez da edozein talde. 

Beste aldetik, aurten kirolari berriak izan ditugu eta oso denbora gutxian maila nahiko on bat hartu dutela ikusi da. Indar faltarik ez dago, falta dena denborak eta ofizioak jarriko du eta kontutan edukitzeko lehiakortasunezko kirolariak bihurtuko dira.

Zorionak Neskak!! eta Aupa Araxes!!

Emaitzak

Emakumeak 235
Bigarren jardunaldiaEmaitza Orokorra
Pos.TaldeaPuntuakPos.TaldeaPuntuak
1Berriozar71Berriozar13
2Txantrea62Beti Gazte12
3Beti Gazte53Txantrea10
4Amaiur44Araxes A8
5Araxes A35Amaiur7
6Araxes B26Araxes B3
7Antsoain16Antsoain3

Emakumezkoak 235kg - HERRI KIROL EGUNA - Betelu 2022/05/14

Egun honetan ospatu zen, lehenengo aldiz, Herri Kirol Eguna, eguraldi eta giro bikainaz lagundurik. Goizean ume eta gaztetxoei zuzendutako herri kirolak eta jolasak egin ziren, ondoren bazkaria egon zen, arratsaldean 4x4 sokatira jardunaldia burutu zen eta amaiera ona emateko kirolarientzako afaria eta gaupasa izan zen.

Gure neskek egindako lanari erreparatuz, oso emaitza ona lortu zuten, izan ere, bi taldetako bat hirugarren sailkatu zen. Datorren asteko jardunaldian bukatzen da txapelketa eta postu honi eustea benetako erronka izango da. Beste taldeak lan txukuna egin zuen eta ofizioa hartzeko ikasgai berri bat jaso zuen.

Herri Kirol Egunaren inguruan, eskerrak ematea egokitzen zaigu: gure gazteei antolatzen eta lanean erakutsi duten inplikazio eta eraginkortasunarengatik eta gurasoei egokitutako lan desberdinetan erakutsitako jarrera eta bikaintasunarengatik.

Emaitzak
 
Emakumeak 235
Pos.TaldeaPuntuak
1Beti Gazte7
2Berriozar6
3Araxes A5
4Txantrea4
5Amaiur 3
6Antsoain2
7Araxes B1

 

Emakumezkoak 255kg - Azken Jardunaldia - Antsoain 2022/05/07

Bigarren jardunaldiarekin batera bukatu da emakumezkoen 255kg-ko txapelketa. Jardunaldi honetan haurreko emaitza berdina lortu da, gutxigatik bada ere puntu gutxigokin, baina sentsazio onak emanez. Talde gehienei gure aldera ekarri genien hasieran baina azkenean tiraldiak galtzen genituen. Falta zitzaigun koxka denborak eta ofizioak ematen du, baina indarra badagoela ez dago dudarik, bestela gure aldera ez zen mugituko.

Orain, maiatzak 14ean 235kg-ko txapelketa dator eta hasiera etxean, Betelun, Herri Kirol Egunarekin batera burutuko da. Egun osoko jarduera da eta kirola eta festa uztarri berean egonen dira. 

Animatu eta azaldu!!

Aupa Araxes!!





Emaitzak

Emakumeak 255
Bigarren jardunaldia
Emaitza Orokorra
Pos.TaldeaPuntuak
Pos.TaldeaPuntuak
1Beti Gazte7
1Beti Gazte14
2Antsoain6
2Antsoain12
3Txantrea5
3Txantrea10
4Amaiur A4
4Amaiur A8
5Amaiur B3
5Amaiur B5.5
6Araxes A2
6Araxes A4.5
7Araxes B1
7Araxes B2

 

 Mistoak 280kg - Jardunaldi bakarra - Lesaka 2022/04/30

Mistoko eran bi neska eta bi mutil aritzen dira talde bakoitzean. Araxes taldeak talde bat aurkeztu zuen lehian eta itxura ona eman zuen. Ez zen finalerdietara sailkatu baina hori lan zaila zen. Nahiz eta bere multzoan azken gelditu, aurkariak hainbat tiralditan bere aldera ekarri zituzten nahiz eta azkenean osotara ez eraman. 

Talde gazte eta berria izanik, kontutan edukitzeko lana burutu zuten. Saiatuz ikasi eta gogortu. Aupa Araxes!!


 

 Emakumezkoak 255kg - Lehen Jardunaldia - Lekunberri 2022/04/23

Hasi da 2022ko helduen Nafarroako sokatira denboraldia 4x4 modalitatearekin eta Araxes taldeak misto eta emakumezkoen txapelketetan lehiatuko da.

Txapelketa bost jardunaldietan burutuko da eta bi jardunaldi emakumezko nahiz gizonezkoen pisu altuetan, beste bi pisu ttikietan eta beste bat mistoan banatuko da.

Apirilak 23an lehen jardunaldia Lekunberrin jokatu zen, etxetik gertu. Saio hau pisu altuetakoa zen eta Araxes taldeak bi taldekin aritu zen eta saio txukuna egin zuen talde berria, kirolari berriekin osaturik zegoela kontutan harturik.

Emaitzen aldetik azken postuetan gelditu ziren, baina ederki lehiatu eta borrokatu ondoren. Hurrengo saioetan emaitza hobeak lortzea ez da harritzekoa izango. 

Emaitzak

Emakumeak 255
Pos.TaldeaPuntuak
1Beti Gazte7
2Antsoain6
3Txantrea5
4Amaiur A4
5Amaiur B2,5
5Araxes A2,5
7Araxes B1

 

2022/04/11

NKJ txapelketaren finala Betelun: konbinadako txapel guztiak etxerako

2022ko NKJko Herri kirol txapelketako finala Betelun jokatu zen apirilaren 10ean, eta bertan lortutakoa izugarria izan da: Araxes HK taldeak bi txapel lortu ditu.

Jardunaldi honetan, konbinadako lau talde hoberenak parte hartzen zuten bai Kimu bai Haur mailetan. Aurretik lortutako sailkapen eta denbora onek ez zuten balio ezertarako; finala zen eta talde guztiak hutsetik berdin hasten ziren.

Kimuak: Goizeko lehenengo poza Kimuek eman zuten finala alde handiarekin irabaziz eta honela txapela lortuz. Egia esan, faborito nagusiak ziren, baina hala ere hori emaitzekin erakutsi behar da eta aitzakirik gabeko garaipena lortu zuten iazko arantza ateraz.  

Haurrak konbinada: Hurrengo saioa Haurrena zen eta hemen gauzak ez zeuden batere garbi. Aurreko lau jardunaldietan 2. eta 3. gelditu ziren, eta sailkapenean 2. baina azkenaurrekoan 4.ari hiru segundu besterik ez zioten atera. Gure gazteek zuten hoberena eman eta inork espero ez zuen nagusitasunez irabazi zuten, erakustaldi paregabea emanez. 

Haurrak sokatira: Hau izan zen txanponaren beste aldea. Aurreko saioetako lana egingo balute 3. postua lortuko zuten, baina eguna okertu zen eta azkenean 4. geratu ziren, sarietatik kanpo. Dena ezin da...

Sailkapenak:

KIMUAK Konbinada
HAURRAK Konbinada
HAURRAK Sokatira
Pos.TaldeaDenbora
Pos.TaldeaDenbora
Pos.TaldeaPuntuak
1Araxes6:44
1Araxes8:07
1Antsoain24
2Andra Mari 36:59
2Igantzi8:59
2Berriozar18
3Antsoain D6:59
3Antsoain9:11
3Andra Mari 213
4Andra Mari 17:13
4Menditarrak9:26
4Araxes12








5Andra Mari 28

Aipamen berezia: Finaleko jardunaldia, kirola alde batera utzita, arrakasta hutsa izan zela esan gabe ezin utzi. Jendez lepo zegoen, giro bikainean... egia esan Herri Kirolaren festa bat izan zen. Hau ez da bakarrik ateratzen. Gurasoek eta gazteek egin zuten lana eta erakutsi zuten jarrera ezin hobea izan zen eta den-dena borobil-borobila ateratzea lortu zuten. MILA ESKER DENOI!! eta AUPA ARAXES!!!