2022ko NKJko Herri kirol txapelketako finala Betelun jokatu zen apirilaren 10ean, eta bertan lortutakoa izugarria izan da: Araxes HK taldeak bi txapel lortu ditu.
Jardunaldi honetan, konbinadako lau talde hoberenak parte hartzen zuten bai Kimu bai Haur mailetan. Aurretik lortutako sailkapen eta denbora onek ez zuten balio ezertarako; finala zen eta talde guztiak hutsetik berdin hasten ziren.
Kimuak: Goizeko lehenengo poza Kimuek eman zuten finala alde handiarekin irabaziz eta honela txapela lortuz. Egia esan, faborito nagusiak ziren, baina hala ere hori emaitzekin erakutsi behar da eta aitzakirik gabeko garaipena lortu zuten iazko arantza ateraz.
Haurrak konbinada: Hurrengo saioa Haurrena zen eta hemen gauzak ez zeuden batere garbi. Aurreko lau jardunaldietan 2. eta 3. gelditu ziren, eta sailkapenean 2. baina azkenaurrekoan 4.ari hiru segundu besterik ez zioten atera. Gure gazteek zuten hoberena eman eta inork espero ez zuen nagusitasunez irabazi zuten, erakustaldi paregabea emanez.
Haurrak sokatira: Hau izan zen txanponaren beste aldea. Aurreko saioetako lana egingo balute 3. postua lortuko zuten, baina eguna okertu zen eta azkenean 4. geratu ziren, sarietatik kanpo. Dena ezin da...
Sailkapenak:
Aipamen berezia: Finaleko jardunaldia, kirola alde batera utzita, arrakasta hutsa izan zela esan gabe ezin utzi. Jendez lepo zegoen, giro bikainean... egia esan Herri Kirolaren festa bat izan zen. Hau ez da bakarrik ateratzen. Gurasoek eta gazteek egin zuten lana eta erakutsi zuten jarrera ezin hobea izan zen eta den-dena borobil-borobila ateratzea lortu zuten. MILA ESKER DENOI!! eta AUPA ARAXES!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.