2019/10/16

Udako saioak

Aurreko urteetan bezala, hainbat saio burutu dira uda honetan. Aurreko blog-orrian Sanfermiñak bitartekoa jasota zegoen eta segidan ondorengo saioen laburpena duzue:

Errazkingo pestak: Igande arratsaldeko saio fijoa bihurtu da HK saioa Errazkiñen. Aurten gaztetxoak aritu ziren, bai Araxes taldekoak nola nahi zuen edozein umek. Saio jendetsua eta estua izan zen eta dena ongi joan zen. Ondoren, herri kirolari jarraipena emanez, bertako aizkolariek erakustaldi politta eman zuten. 
Intzako pestak: Plaza ttikia du Intzak, baina afizio handia herri kirolarekiko. Bertan umeen eta helduen saio osoa burutu zen, aurretik konbinada eta ondoren sokatira eginez, partaide askorekin.
Segidan, bertako biztanleei bi desafio bota zitzaien: alde batetik denbo berean, bertako trontzalariei Araxes taldekoek baietz halako bi aldiz korte egin, eta bestetik, sokatiran bertako taldea eta Araxeskoa lehiatzea. Saltsa politta jarri zen.
Azken Muga: Kultur ekitaldien artean, aurreko urteetan bezala, Araxes taldea eta Gipuzkuko Amezketako taldeen artean nahasketa egin zen heldu eta gazteen artean eta konbinada zabal bat egin zen beti izaten diren lanei harri-jasotze eta sega erantsiz. Giro oso ona sortu zen eta ondoren bazkari eder bat ziguten.
Uitziko pestak: Aurtengo saioa Errazkingoaren antzekoa izan zen, hau da umeek bakarrik hartu zuten parte. Partaide asko zegoenez bi adin tartetan banatu zen bi saio burutuz. Denek konbinada eta sokatira egin zuten, eta lan ona burutu ondoren otordu eder batetaz gozatzera joan ziren elkartera.
Valtierrako Kultur eguna: Antsoaingo taldeak deituta, beraien aurkako saio bat egin zen konbinadan, eta ondoren sokatirako triangular bat egin zen Araxes, Antsoain eta Valtierrako taldeen artean, azken hauek pisu librean. Araxes lehia guztietan garaile atera zen, nahiz eta garrantzitsuena erakustaldi on bat ematea zen. Bertan ere, bertakoen arteko trontza txapelketa bat burutu zen ea zein bikotek epaia lehenago mozten zuen. Irabazleek ardo botil bana eraman zuten.
Beste batzuk: Aipatutakoez gain, HK saioak burutu dira Uztegin eta Erron Araxes taldeko materialarekin. Zabaltzea den guztia, ongi dago.
Antsoain eta Araxesko partaideak Valtierrako saioan. Diario de Noticias egunkaritik hartua.