2017/11/21

Kurtso hasiera

Urria ailegatzearekin batera, hasi da aurtengo kurtso berria eta neska-mutilak gogo biziz bildu dira. Aurtengoan aldaketa haundi samarra egon da, izan ere, zaharrenetako gehienek, nolabait esateagatik, utzi dute. Edozein modutara ez dute osotara utzi, izan ere, batzuk sokatira txapelketan parte hartu dute helduen mailan Antsoaingo taldearekin.
Bestalde, aurten gaztetxo pila bat bildu zaizkigu eta jarraipena aseguratu dute. Berri oso pozgarria. Denera XX partaideko taldea osatzen dugu.
Mailaren araberako aurtengo zerrenda:
  • Kimuak: Ibai, Julen, Janire, Irune, Bikendi, Iraide, Luka, Izei, Conor, Eider eta Laura 
  • Haurrak: Eneko, Iban, Saioa, Leire, Unai G, Aileen, Unai S eta Oier GL.
  • Kadeteak: Andere, Manex eta Oier GM.
  • Jubenilak: Josu, Oihan, Alejandro eta Mikel.
Zuzenean taldean ez badaude ere, aurretik aipatu bezala, afizioarekin eta aritzeko gogoarekin dabiltzanak hauek ditugu: 
  • Helduak-Jubenilak: Laura, Joanes, Julen, Mattie eta Alaitz dira txapelketan aritutakoak eta Beñat ere gogoz dabil.
 

Udako saioak

Azken urteetan bezala, hainbat herriko pesta eta ekitaldietan parte hartu da. Hauek izan ziren, nagusiki, kurtsoa bukatu ondoren burututako saioak:
Gure Esku Dago: Dinamika honen barnean, gure eskualdean kontsulta egin zen egunean, beste ekitaldi batzuekin batera, Herri Kiroleko erakustaldi bat egin zen. Bertan, hasiera gaztetxoenak eman zioten Kimu eta Haur mailakoekin konbinada bat egiñez, eta ondoren Kadeteak eta Jubenilak eman zioten txanda konbinada eta sokatira saioekin. Ondoren antolatzaileek otordutxo bat atera zieten.
Kurtso bukaerako gurasoen pesta: Urtero, hutsik egin gabe, gurasoek herri kirol saio batean parte hartzen dute seme-alabekin batera, eta noski ondoren ederki merezitako bazkariaz gozatzen dugu. Herri kirol saioan lau taldek parte hartu genuen eta bazkarian Beteluko elkartea ia osorik bete genuen. Bazkalostea, gazteek musikaz alaitu ziguten eta sekulan ahaztuko ez duten detailea izan zuten. Argazki eta oharrekin egindako album eder oparitu zidaten. Bertan 8 urteko ibilbidea biltzen zen, ttikitatik hasita heldu izan arteko bidea jasoz. Mila esker denoi!!



 Beteluko Sanpedroak: Urteroko usadioari jarraituz, hemen ere saio bikotza izan zen. Eguraldiak ez zuen lagundu eta fontoian egin behar izan zen. Leku aldetik eskas, beste ekitaldi batzuk ere eguraldi txarrarengatik bertan egin bait ziren. Dena dela, gure gazteak herriko gazteekin batera, nahastuta, parte hartu zuten eta giro politta sortu zuten. Ondoren herriak otordutxoa atera zuen partaideentzat.
Sanferminak: Azken urteetan, Kimuen konbinadako erakustaldian eta Kadeteen trontza txapelketan parte hartzen genuen. Baina aurten Kimuen talderik ez zegoenez, trontzako txapelketan aritu ginen soilik. Bertan Josu eta Beñat txapela lortzeko hautagai sendoak ziren, baina Basaburukoak gehiago izan ziren eta azkenean bigarren postua lortu zuten. Dena den, meritu haundiko lorpena izan zen.
Errazkingo pestak: Errazkingo gazteek desafioa bota zioten gure kadete eta jubenilen taldeari eta, nahiz eta lan desberdin eta kasu batzuetan ohiko lanak baina exigentegoak izan, onartu eta irabazi egin zuten. Txanda bakoitzean koxkolak, txingak, zakua, txirrinka (burnizko uztaia), kurpila (traktoreena), laisterra, iltzi-jostea eta trontza egin zuten. Ondoren sokatiran aritu ziren, eta berdinketa egon ondoren, errazkingoen alde joan zen. Pisuan alde oso haundia zegoen errazkingo gazteen alde. Ondoren barrikotera konbidatu gintuzten.  
Uitziko pestak: Saio ederra zegoen prestaturik baina eguraldi txarrak dena hankaz gora bota zuen eta ezin izan zen burutu. Kasu honetan hiru talde ziren aritzekoak, Araxes, Larraun eta Uitzi, bai konbinadan, bai sokatiran. Hurrengo urtean seguru baietz!


2017/05/29

Lauko sokatirako txapelketako amaiera

Nafarroako Lauko (4x4) Sokatirako txapelketa bukatu berria da eta orain ere Araxes taldea sariekin itzuli da etxera.
Lau jardunaldiko txapelketa izan da eta Araxes taldeak bi mailatan parte hartu du bietan bigarren postua lortuz.
  • 20 urtez azpikoa: Iazko mamuak kenduz, aurtengo txapelketari sutsu ekin zioten eta pixka bat kostata izan bada ere, bigarren postua lortu zuten, azken jardunaldiak tiraldi guztiak irabaziz.
  • Kadete maila: Kasu honetan sariak zapore garratza izan du. Izan ere, txapelketa osoan ez zuten tiraldirik galdu eta azkeneko unekoa, finaleko tiraldiakoa, izan zen galdu zuten bakarra.
Denboraldiaren hasieran pentsatuko ez genukeena lortu dugu eta hotzean pentsatuta pozik egotekoa da. Kirolariek erakutsitako jarrera eta kemena izan da saririk haundiena.
Kadeteak eta 20 urtez azpikoak bigarren postuko bi sariekin
Dena den, denboraldia ez da bukatu kadeteen trontzako txapelketa falta delako, eta aukerak ditugu zerbait haundia lortzeko.

2017/05/11

Lauko Sokatira Txapelketa

NKJ txapelketaren ondoren Nafarroako Lauko (4x4) Sokatirako txapelketa hasi da eta bertan Araxes HK taldea bi mailetan, talde banarekin, parte hartzen ari da.
Bi taldeak indar batean. Aurrean kadeteak, atzean 20 urtez azpikoak.
Maila batean Kadeteak ditugu eta bestean berriz 20 urtez azpikoak. Lau jardunaldi izanen dira, denak larunbat arratsaldetan: Lesaka, Antsoain, Larraintzar eta Berriozar. Jardunaldi hauetan helduak ere aritzen dira emakumezko eta gizonezkoetan.

Kadeteen kasuan 4 jardunaldiko liga izango da eta denera puntu gehien lortu duten bi taldeen artean finala jokatuko dute. Dagoeneko, jardunaldi baten faltan, Araxesek lortu du finalerako txartela. 20 urtez azpikoak ordez liga izanen dute soilik.

Sailkapena, 3 jardunaldi jokatuta, oraingoz
horrela dago:
  • Kadeteak: Araxes: 13'5, Basaburua A: 10, Basaburua B: 8.5, Berriozar: 4.5, Andra Mari: 3.5
  • 20 urtez azpikoak: Berriozar: 9, Araxes: 5, Ultzama: 4
Ikusi daiteke gure neska-mutilak ederki ari direla. Aupa Araxes!!!

2017/04/03

NKJ Txapelketa bukatu da... eta berriz ere lorpenak!

Aurtengo txapelketa ere bukatu da eta berriz ere sariak bizkarrean hartuta bueltatu gara. Ez da makala gaztetxo hauek lortu dutena. Parte hartu den lau modalitatetatik hirutan zerbait atera dugu.
Haurren kasuan, konbinadan, nahiz eta liga moduan lehenengoak geratu ginen, finalean azkenean hirugarren postuan bukatu genuen. Egun txarra izan genuen eta kitto.
Kadeteen kasuan ordez, gauzak hobeki joan ziren. Sokatiran hirugarren postua eta konbinadan txapeldun!! 
Sariez gain, zerbait azpimarratzekotan, parte hartzaileak (kirolariak) oso talde jatorra osatzen dutela eta honetan gurasoen inplikazioa nabaria dela aipatu behar da. 

Guzti honek jendeari izena ematera eta parte hartzera animatzen dio eta etorkizuna jorratzen du. 
Denera, txapelketetan lehiatzen hasi ginenetik (2012), dagoeneko 14 sari lortu ditugu... zerbait bada!
Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa
Txapelketa hau bukatu da, bai, baina kadeteek eta jubenilek maiatzean ospatuko den 4x4 sokatiran parte hartzeko gogo bizia erakutsi dute eta gogor entrenatzeko eta lehiatzeko prest daude. Ea aurtengo sari poltsa gehiago betetzen duten.  

2017/03/28

2017ko txapelketako informazioa: Azken (4.) jardunaldia - Berriozar

Azken jardunaldia (laugarrena) Berriozarren burutu zen eta finalera zein talde sailkatzen ziren erabakitzen zen. Gure taldeentzat, jardunaldi hau aurrekoa bezalakoa izan zen, hau da, Haur mailan hirugarren eta Kadeteetan irabazi. 
Emaitza orokorrean ordez, bai Haur bai Kadete mailetan lehenengo sailkatuta goaz finalera.
Hauek dira emaitzak: 
Konbinada
Kimuak:
Egunekoa
Taldea
Denbora

Orokorra
Taldea
Denbora
Lehena
Iñigo Aritza 2
6:46

Lehena
Iñigo Aritza 2
27:42
Bigarrena
Andra Mari 1
6:53

Bigarrena
Andra Mari 1
27:46
Hirugarrena
Igantzi B
6:58
Hirugarrena
Andra Mari 4
27:49
Laugarrena
Andra Mari 4
6:58

Laugarrena
Igantzi B
28:07
7.
Artzanegi
7:06

11.
Artzanegi
29:08
Azkena (19)
Igantzi A
7:47

Azkena (19)
Igantzi A
30:29
Haurrak:
Egunekoa
Taldea
Denbora

Orokorra
Taldea
Denbora
Lehena
Andra Mari 2
8:46

Lehena
Araxes
36:18
Bigarrena
Iñigo Aritza
8:50

Bigarrena
Iñigo Aritza
36:36
Hirugarrena
Araxes
9:03

Hirugarrena
Andra Mari 2
37:04
Laugarrena
Basaburua
9:22

Laugarrena
Basaburua
37:47
9.
Artzanegi
10:37

10.
Artzanegi
42:50
Azkena (12)
Berriozar B
11:50

Azkena (12)
Antsoain
49:56
Kadeteak: (liga sistema 5 jardunaldietan)
Egunekoa
Taldea
Denbora

Orokorra
Taldea
Denbora
Lehena
Araberri
9:44

Lehena
Araberri
41:03
Bigarrena
Basaburua
10:18

Bigarrena
Basaburua
41:12
Hirugarrena
Andra Mari
11:15

Hirugarrena
Andra Mari
44:54
Sokatira
Azken jardunaldia berriz esku hutsik itzuli giñen, tiraldirik irabazi gabe. Haur eta Kadete mailatan azkenak geldittu gara, baina datorren urtean hobeki moldatuko garen itxaropena dugu.

2017/03/21

2017ko txapelketako informazioa: Hirugarren jardunaldia - Altsasu

Hirugarren jardunaldia Altsasun burutu zen eta emaitzen aldetik aldaketa batzuk egon ziren. Oraingoan Haurrek ez zuten irabazi, baina bai ordea Kadeteak. Sokatiran ere, beti denak galtzetik tirada bana irabaztera pasatu giñen bi mailetan.
Hauek dira emaitzak: 

Konbinada
Kimuak:
Egunekoa
Taldea
Denbora

Orokorra
Taldea
Denbora
Lehena
Andra Mari 4
6:39

Lehena
Andra Mari 4
20:51
Bigarrena
Andra Mari 1
6:47

Bigarrena
Andra Mari 1
20:53
Hirugarrena
Andra Mari 3
6:48
Hirugarrena
Iñigo Aritza 2
20:56
Laugarrena
Berriozar A
6:49

Laugarrena
Andra Mari 3
21:01
16.
Artzanegi
7:21

15.
Artzanegi
22:29
Azkena (19)
Iñigo Aritza 3
7:32

Azkena (19)
Ezkaba
22:54

Haurrak:
Egunekoa
Taldea
Denbora

Orokorra
Taldea
Denbora
Lehena
Iñigo Aritza
8:54

Lehena
Araxes
27:15
Bigarrena
Andra Mari 2
9:09

Bigarrena
Iñigo Aritza
27:46
Hirugarrena
Araxes
9:11

Hirugarrena
Andra Mari 2
28:18
Laugarrena
Andra Mari 3
9:19

Laugarrena
Basaburua
28:25
10.
Artzanegi
10:59

10.
Artzanegi
32:13
Azkena (12)
Antsoain
12:19

Azkena (12)
Antsoain
38:57

Kadeteak: (liga sistema 5 jardunaldietan)
Egunekoa
Taldea
Denbora

Orokorra
Taldea
Denbora
Lehena
Araberri
9:58

Lehena
Basaburua
30:54
Bigarrena
Basaburua
10:10

Bigarrena
Araberri
31:19
Hirugarrena
Andra Mari
11:06

Hirugarrena
Andra Mari
33:39

Sokatira
Haurretan eta Kadeteetan, behingoz, tiraldi bana irabazi genuen. Azkenekoekin berdinduta geldittu giñen.