2017/01/30

Aurtengo NKJ txapelketa ate joka

Urtero bezala, udaberri parean, NKJ txapelketa izango dugu. Bertan Kimu, Haur eta Kadete mailako gaztetxoak arituko dira lehia bizian herri kirol proba konbinatuan eta sokatiran.

Txapelketa martxoak 12an hasiko da eta apirilak 9an finalarekin bukatuko da, jardunaldiak segidan igande goizero burutuz.

Aurten aurreko urteetan baina jende gutxiago gaude eta egoera honek beste talde batzuekin elkartzera bultzatzen digu. Haur mailan gu bakarrik aurkeztuko gara baina Kimu eta Kadeteetan Artzanegikin eta Berriozarrekin osatuko dira taldeak:
  • Kimuak (2005-2006-2007): Artzanegi taldea osatzen lagunduko dugu. Artzanegi izenarekin aterako da eta gure kimu bat edo bi izango ditu.
  • Haurrak (2003-2004-2005): Kasu honetan nahiko partaide badugu eta Araxes moduan arituko gara bai konbinadan, bai sokatiran. Bestalde, gure Haur bat eta Kimu bat edo bi, Artzanegiren Haur taldean arituko dira bere taldea osatzeko, konbinada soilik.
  • Kadeteak (2001-2002-2003): Berriozarrekin batera talde bat aterako dugu konbinadan eta sokatiran parte hartzeko. Zein izen jarriko diogun zehaztu gabe dago baina hori gutxienekoa da.
Aurreko oharrean Betelun jardunaldi bat egiteko eskaeraren asmoa dugula ere aurreratu nizuen eta horretan saiatuko gara gogo biziz, nahiz eta ez den erreza izango izaten den eskaera guztiarekin.


Iaz lortutakoa iñoiz lortzea ia ezinezkoa izanen da, baina garrantzitsuena gure kirola eginez ongi pasatzea eta norberak duen hoberena ematea da.

Gora Araxes!!