2020/12/08

Helduen Txapelketak

Garai batean Araxes taldean ibili ziren gaztetxoak dagoeneko helduak dira eta helduen txapelketetan parte hartzen ari dira, oso emaitza onekin gainera:
  • Nafarroako Lokotx bilketa txapelketa: Irailak 12an burutu zen eta bertan Joanesek parte hartu zuen, laugarren postua lortuz, lan ona eginez, are gehiago nahi adina prestatzeko modurik izan ez zuela kontutan hartuta. Egun berean trontza saio mistoa ere burutu zen eta Araxestik bi bikotek parte hartu zuten: Josu-Olatz eta Alaitz-Mattie. Bigarren eta hirugarren postua lortu zuten, horrek itxaropen handia ematen du parte hartuko duten txapelketerako. 
  • Euskal Herriko Lauko Sokatira txapelketa: Alaitzek urrezko domiña lortu zuen Ibarrako taldean parte hartuz. Denbora dexente daramaki talde horrekin eta lan ona egiten ari dela nabari da, holako sariak lortzeko, beharko.

  • Nafarroako Trontza txapelketa: Abenduaren 6an burutu zen, gizonezkoen lehen mailako aizkora txapelketarekin batera eta Alaitz eta Olatzek bigarren saria lortu zuten lan ederra egiñez. Hurrengo urtean txapeldun. 
2021eko NKJ Konbinada txapelketa: Hasiera batean iñondik ez litzateke pentsatuko ere burutuko zenik, baina Federazioak kasua kontutan hartu du eta printzipioz burutuko dela jakinarazi du. Taldeko ordezkariek Federazioarekin batera txapelketa honen formatua nolakoa izango den erabaki beharko dute. Talde batzuk ezetzkoa eman dute, eta beste batzuk Araxes barne, baietzkoa. Ea guzti hau nolabait ahalbidetzen den.

Aupa Araxes!!

 

 

 

 

 

 

Kurtso hasiera

Hasiera batean kostata izan bazen ere, azkenean herri kirol ikastaroa atera zen. COPVIDak ez ditu gauzak errezten ez izena emateko, ez osteguneroko jarduerak behar bezala egiteko. Dena dela, azkenean 18 partaide daude adin/mailaz hiru ataletan banatuta:

  • Kimuak: Eros, Hegoi, Hodei, Imanol, Lander, Markel, Mattin eta Mikel.

  • Haurrak: Bikendi, Conor, Eider, Iraide, Izei, Janire, Luka eta Noa.

  • Kadeteak: Aileen eta Unai. 

2019-2020 kurtsoarekin batera bere ibilbidea bukatu zuten kirolariak aipatu behar dira. Bere ibilbidean lan ederra egin zuten, eta azkeneko txapelketan txapela irabazle gixa hartu daitezke, konfinamenduarengatik ez balitz. Eta ez konbinadan bakarrik, Trontzan eta lauko sokatiran lan ederra egingo zutela dudarik ez dago. Beraz, Leire, Eneko, Unai eta Saioari eskerrik asko eta hurrengo arte esan beharko diegu. 

2020/06/09

Denboraldi itxiera

Arlo askotan bezala, COVID-19ak herri kirol jarduera ere moztu zuen osotara duela hiru hilabete. Etenda gelditu ziren asteroko saioa, txapelketa eta garai honetan izan ohi ditugun erakustaldiak.

Ostegunetako ikastaroa, konfinamenduaren arabera zer egin pentsatu izan da (udan berreskuratzeko asmoa eta guzti), baina azkenean herri kirol ikastaroa suspenditzea eta dirua itzultzea erabaki da.

Txapelketari buruz, Kimu eta Kadete mailetan konbinadan horrelako erakustaldia eman eta irabazteko hautagai garbiak izan ondoren, pena da ezin bukatu eta behar bezala sarituta itzultzea. Egia esan ez dago berririk eta Federazioak ez du deus esan (atzeratu edo suspenditu), baina ez du itxura onik.

Garai honetan hasita, eta udan zehar hainbat saio eta erakustaldi izaten genituen: Umeen eguna, herriko pestak, sanferminetako saioak... Dagoeneko batzuk ez dira eginen eta ez dakigu herriko pestekin zer pasako den, baina ez du itxurarik. 

Pena da merezi bezalako kurtso bukaerarik ezin emana. Aurten bazegoen aitzaki ederrik, izan ere, 10 urte bete ditugu aurten, Munduko Sokatira txapelketan gure bi kidek partu hartu dute eta txapelak lortzeko aukera nahiko garbia genituen. 

Dena dela, osasuna da garrantzitsuena, eta nik dakiten heinean, inor ez da gaixotu. Txapelketako egin den jardunaldi bakarra martxoak 8an, izugarrizko jendetzarekin burutu zela kontutan harturik, zortez edo, ez zen kutsaketarik izan... eskerrak!

Beste gainerako gauz guztiekin bezala, dena lehengora itzuliko da (neurri haundi batean) eta Araxes HK taldea ere hor egongo da dakiena eginez eta duena emanez. 

Aupa ARAXES!!!

2020/03/09

NKJ Herri kirol txapelketaren informazioa

Martxan jarri da txapelketa eta Araxes taldeak hasiera bikaina eman dio, izan ere, bere 10. txapelketan, aurkeztu dituen bi mailetan lehen postua lortu du eta hori inoiz ez zen lortu. Aupa ARAXES!!!
  • Kimuetan bi talde ditugu eta 20 taldetik A taldearekin lehenak eta B taldearekin 17. gelditu dira.  A taldeak finalean sailkatzeko oso pausu handia eman du. B taldea ongi moldatu da eta hurrengoetan seguru emaitza hobeak lortuko dituela.
  • Kadeteak ere lan bikaina egin dute eta konbinadan lehen postua lortu dute alde handiarekin. Sokatiran berriz, azkeneko postuan gelditu ziren. Ea hurrengoetan emaitza zerbait hobetzen duten.
Hurrengo astean saioa Etxarri-Aranatzen izanen da eta autobusa Beteluko aparkalekutik 9:15tan aterako da.

Sailkapenak Berriozar 2020/03/08

Kimuak Konbinada
Lehen jardunaldia
PosizioaTaldeaDenbora
1Araxes A6:32
2Berriozar C6:42
3Igantzi6:46
4Andra Mari 46:52
5Andra Mari 66:53
6Gainsol6:59
7intsusburu7:03
8Artzanegi7:04
9Bargagain7:05
10BRT Menditarrak7:06
11Andra Mari 77:06
12Antsoain B7:18
13Andra Mari 57:18
14Antsoain A7:20
15Berriozar A7:21
16Andra Mari 27:28
17Araxes B7:31
18Berriozar B7:38
19Andra Mari 17:46
20Andra Mari 37:53
Kadeteak Konbinada
Lehen jardunaldia
Pos.TaldeaDenbora
1Araxes9:44
2Basaburua10:07
3Andra Mari10:11
4Berriozar10:32
5BRT Menditarrak10:46
6Antsoain11:26
7Txantrea14:11
Kadeteak Sokatira
Lehen jardunaldia A multzoa
Pos.TaldeaDenbora
1Andra Mari 14
2Berriozar A3
3Antsoain A2
4Araxes1

2020/02/13

NKJ txapelketa ate joka

Aurtengo NKJ herri kirol txapelketaren oinarriak ezarri dira eta hemen laburpen modura azalduko dira. 

Araxes HK taldearen 10. partehartzea izanen da eta aurtengoan Kimu mailako bi talde eta Kadeteko bat aurkeztu ditugu, ea txapelketa on bat eginez ospatzen dugun urteurrena.

Kimu maila: Araxesekin batera beste 18-19 talde arituko dira. Aurten bi talde osatzeko aukera izan dugunez, talde bat zaharren eta azkarrenekin osatu da, eta bestea berriz gaztetxo eta ez hain azkarrenekin. Urtero bezala, oso zaila izanen da finalean sailkatzea, baina aurrekoetan ere oso zaila zegoen eta gure kirolariek erakustaldia eman izan dute.

Kadete maila: Denera 8 talde daude, bai konbinadan, bai sokatiran. Hauek ere ez dute erreza izanen, baina aurreko mailetan, ia urtero, sariren bat ekarri dute bueltan. Ea aurten ere lortzen duten.

Jardunaldiak: Azken urtetan bezala, 4 jardunaldi eta finala izanen dira Kadete mailako sokatiran izan ezik, jardunaldi bat gutxiago izanen dute eta. Hauek izanen dira herriak eta egunak:
  • Martxoak 8: Berriozar
  • Martxoak 15: Etxarri-Aranatz
  • Martxoak 22: Antsoain
  • Martxoak 29: Altsasu
  • Apirilak 5: Igantzi




Aupa ARAXES!!