2020/12/08

Helduen Txapelketak

Garai batean Araxes taldean ibili ziren gaztetxoak dagoeneko helduak dira eta helduen txapelketetan parte hartzen ari dira, oso emaitza onekin gainera:
  • Nafarroako Lokotx bilketa txapelketa: Irailak 12an burutu zen eta bertan Joanesek parte hartu zuen, laugarren postua lortuz, lan ona eginez, are gehiago nahi adina prestatzeko modurik izan ez zuela kontutan hartuta. Egun berean trontza saio mistoa ere burutu zen eta Araxestik bi bikotek parte hartu zuten: Josu-Olatz eta Alaitz-Mattie. Bigarren eta hirugarren postua lortu zuten, horrek itxaropen handia ematen du parte hartuko duten txapelketerako. 
  • Euskal Herriko Lauko Sokatira txapelketa: Alaitzek urrezko domiña lortu zuen Ibarrako taldean parte hartuz. Denbora dexente daramaki talde horrekin eta lan ona egiten ari dela nabari da, holako sariak lortzeko, beharko.

  • Nafarroako Trontza txapelketa: Abenduaren 6an burutu zen, gizonezkoen lehen mailako aizkora txapelketarekin batera eta Alaitz eta Olatzek bigarren saria lortu zuten lan ederra egiñez. Hurrengo urtean txapeldun. 
2021eko NKJ Konbinada txapelketa: Hasiera batean iñondik ez litzateke pentsatuko ere burutuko zenik, baina Federazioak kasua kontutan hartu du eta printzipioz burutuko dela jakinarazi du. Taldeko ordezkariek Federazioarekin batera txapelketa honen formatua nolakoa izango den erabaki beharko dute. Talde batzuk ezetzkoa eman dute, eta beste batzuk Araxes barne, baietzkoa. Ea guzti hau nolabait ahalbidetzen den.

Aupa Araxes!!

 

 

 

 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.