2021/06/05

Aurtengo kurtsoa bukatu da. Ez da batere erreza izan. Hasi aurretik larri ibili ginen gutxieneko kopurua lortzen ez genuelako eta ikastaroa izan edo izan kolokan egon zen. Bestalde, pandemia garai bete-betean, Nafarroak izan duen olatu txarrenean hasi ginen, baina saioz-saio, aurrera egin genuen arazorik gabe, izan ere, eta hau nabarmendu behar da, inor ez zen kutsatu herri kirol saioetan.

Txapelketan ere parte hartu genuen horrek covid aldetik suposatzen zuen guztiarekin, baina hortik ere ongi atera ginen, eta etxera merezitako sariekin bueltatu ginen.
 
Baina bukatu da, eta ongi bukatu dela ospatzeko, plazan egin ohi diren saio bat egin ondoren, otordutxo bat egin genuen.
 
 
Urtero bada adinarengatik ikastaroa uzten duenik, eta aurten Aileen eta Unai G izan dira. Azken urte hau ez da izan bukaera on bat emateko modukoa beraientzat, pena bat. Eskerrak ematen dizkiegu, beraien ibilbide luzean, Araxes taldeari eman dioten guztiarengatik. Ongi izan hemendik aurrera eta kirolean bizkor segi.
 
Datorren kurtsora arte. Aupa Araxes!!!