Denboraldi bukaeraren adierazgarri dira uda aldera burutzen diren erakustaldiak. Aurten, lehenik Beteluko sanpedrotan eta ia segidan Iruñeako sanferminetan erakustaldi bana burutu dira.
- Beteluko Sanpedroak: Ekainaren 29ko arratsaldean izan zen saio hau, San Pedro egunean. Bertan Arribeko bi aizkolari ezagunek, Ibai Soroa eta Txomin Amundarain, erakustaldi bat egin zuten hasieran eta ondoren gure kirolariez osatutako bi taldeetan proba konbinatuan parte hartu zuten. Giro polita egon zen eta saioa nahiko parekatua atera zen.
- Iruñeako Sanferminak: Uztailak 10eko goizean gure Kimu eta Kadeteek parte hartu zuten han egin zen proba konbinatuan. Bertan aritzeko eskubidea Nafarroako txapelketako 4 lehenengo klubek dute.
- Lehenik Kimuak aritu ziren eta bigarren postuan bukatu zuten oso lan polita burutuz.
- Ondoren Kadeteen txanda izan zen eta nahiz eta aurretik hasi ziren, pixkanaka atzean gelditzen hasi ziren hirugarren bukatuz, bigarren postutik 5 segundutara. Esan beharra dago talde erdia aspaldian aritu gabea zela eta hori, nola ez, nabaritu zela.
- Uztailak 13an 4x4 Sokatira Mistoko lehiaketa bat jokatu zuen eta irabazi zuen. Lan bikaina eta datorren denboraldirako bultzada ederra.
Beteluko eta Iruñeako saioetarako jendea lortzea behar baina gehiago kosta zen eta aurrerantzean holako saioetan parte hartzeko erabakia hartzea asko sakondu beharko da.


