2023/04/03

NKJko Txapelketa amaitu da eta ARAXESek emaitza oso onak lortu ditu berriz

2023ko NKJko Herri kirol txapelketako finala Sunbillan jokatu zen apirilaren 2an eta oraingoan ere Araxes HK taldeak emaitza oso onak lortu ditu. Jokatu diren bost sailetatik lauetan lortu du sariren bat eta konbinada guztietan saria lortu duen talde bakarra da. Hain talde ttikia izanik izugarrizko meritua du honek; gaztetxo hauek gaizki ohitzen ari zaizkigu.

Kimuak: Gazteenek etxerako lehenengo saria lortu zuten 3. postua lortuz. Amaitu bezain laster gustu gazi-gozoko emaitza izan zen, izan ere, segundu erdira ailegatzen ez zen tarteak 2. postura ez heltzeak suposatu bait zuen. Kirolariek azkeneko indarrak gastatu zituzten eta zoriundu besterik ez da gelditzen. Txapelketa osoko ibilbidea ikusita punttu bat azpitik geratu ziren, baina hotzean ikusita lortutakoa latza da: 27 taldetatik 3. gelditzea, 7 kirolarirekin bakarrik... ikaragarria.

Haurrak konbinada: Hauen kasuan, beraiek ziren faborito nagusiak, baina egun bakarrean dena jokatzen denean ezin da jakin. Hala ere, ohi baina estuago izan bazen ere, txapeldunak geratu ziren. Lan oso txukuna egin zuten eta txapelketa osoan egindako lanak merezi zuen saria eman zien. 

Haurrak sokatira: Kasu honetan 3. postua lortu zuten, emaitza ona dudarik gabe. Saio honetan nahikoa zuten tiraldi bat irabaztea baina hala ere 3 taldeei irabazi zieten eta beraientzat bigarren saria izango zena lortu zuten.

Kadeteak: Helduenak ohorea besterik ez zuten jokoan. Saioa borobiltzeko asmoz konbinada eta sokatira saio bana jokatu zuten eta lan txukun samarra eginda bukatu zuten. Txapelketa aurreko jardunaldian bukatu zen baina egun honetan jaso zuten merezitako 2. postua konbinadan.

Sailkapenak:

Kimuak Konbinatua
Haurrak Konbinatua
Haurrak Sokatira
Kadeteak Konbinatua
PosTaldeaDenbo
PosTaldeaDenbo
PosTaldeaPunt.
PosTaldeaPunt.
1Andra Mari 5 6:36
1Araxes 8:40
1Hotsein30
1Igantzi20
2Andra Mari 46:43:20
2Andra Mari 38:47
2Berriozar24
2Araxes 14
3Araxes 6:43:66
3Igantzi9:35
3Araxes 19
3Antsoain11
4Antsoain A7:14
4Berriozar9:44
4Antsoain A15
4Antsoberri9

Aipamen berezia: Inoiz ez naiz aspertuko berdina esateaz. Emaitza onak izateko inguru guztiak eragina du eta kirol gai eta xehetasunez gain, gurasoek eta ingurukoek duten jarrera, ematen duten bultzada eta jartzen duten giro bikainari eskerrak eman nahi dizkiet. Eskerrik asko!! eta AUPA ARAXES!!!