2024/04/18

Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa 2024

 Oharra: Berritasunak fondo urdinez daude. Gainerakoa aurreko astekoa da. 

Azken urteetan Araxesen sokatira taldea egorkontzen joan da eta aurtengo txapelketan aurreko urteetako bidea jarraitzen ari da.

Modalitate ezberdinak daude eta bertan ginonezkoena eta 20 urtez azpikoena kenduta, denetan parte hartzen ari da.

  • Mistoa: Txapelketa hau jardunaldi bakarrekoa zen eta apirilak 27an jokatu zen Elizondon. Hemen talde bakarrarekin parte hartu genuen. Lan txukuna eginez, lortutako puntuazioaren arabera, 4. postuan berdinketa hirukoitza egokitu zen, baina faltak hautsi zuten berdinketa hori 5. postuan kokatuz.
     
    Sailkapena: Berriozar-A 7 - Berriozar-B 6 - Beti-Gazte 5 - Amaiur-A 3 (1) - Araxes 3 (2) - Amaiur-B 3 (3) - Antsoain 1 

     
  • Emakumezkoak pisu handian: Bi jardunalditan lehian aritu dira, denera 7 talde. Araxes taldeak prestaketan egin beharreko lana egin zuen, baina beste taldeak maila handia erakutsi dute. 
Sailkapena: Beti-Gazte 14 - Txantrea 10,5 - Amaiur 11 - Berriozar 8,5 - Araxes-A 6 - Araxes-B 3,5 - Antsoain 2,5
 
 
Azken jardunaldia: Barasoainen apirilak 20an jokatu zen eta Araxes Ak aurreko astekoa errepikatu zuen eta Araxes Bk puntu gutxiago baina postu berdina lortu zuen.
Lehen jardunaldia: Donezteben apirilak 14ean burutu zen eta Araxes A taldea 5. gelditu da eta B taldea berriz 6. Ea hurrengoan, Barasoainen, apirilak 20ean,  lan hobea egiten dugun.

  • Emakumezkoak pisu ttikian: Hemen, talde bakarra aterako dugu. Bi jardunaldi jokatuko dira eta hauek maiatzeko 11 eta 18an izanen dira.

  • Kadeteak: Aurten, aspaldiko partez, talde bat aurkeztu dugu. Hemen ere bi jardunaldi jokatuko dira eta hauek ere maiatzeko 11 eta 18an jokatuko dira.

Ea zer moduz moldatzen diren gure kirolariak. Aupa ARAXES!!!