2021/02/24

NKJ txapelketa abian

Aurretik zalantzak zirenak dagoeneko argitu eta finkatu dira. 

Araxes taldeak azkenean parte hartuko du proba konbinatuan Kimu eta Haur mailetan, eta sokatiran Haur mailan.

Txapelketa otsailak 28tik martxoak 28ra burutuko da, igandero, goizeko 11:00etan, eta jardunaldi guztiak Antsoainen jokatuko dira. Lehen lau jardunaldiak finalerako sailkatzeko izanen dira, eta lau talde hoberenak finala jokatuko dute.

Jardunaldiak publikorik gabe izanen dira, aforo arazoengatik, baina zuzenean emititzen saiatuko dira, internetez edo telebistaz.

Azkenean hauek dira parte hartuko dugunon zerrendak:

Proba konbinatua:

KIMUAKAraxesAntsoain AAntsoain BIgantziBerriozar ABerriozar B
HAURRAKAraxesAntsoain AAntsoain BBerriozarIgantziTxantrea

Sokatira:

HAURRAKAraxesAntsoain AAntsoain BBerriozar

--- AUTOBUSA ---

Aurten ere autobusa jarriko digute, lehen jardunaldian, baina gutxienez 25 joan beharko ginateke, bestela hurrengoetan autobusik gabe geldituko gara eta kotxeetan moldatu beharko ginateke.

Printzipioz, autobusean kirolariak, entranatzaileak eta laguntzaileak joan daitezke bakarrik. Kirolariak eta entrenatzailea zenbatuta 17-19 lagun biltzen gara, beraz, gurasoen laguntza behar dugu gutxieneko kopurua lortzeko, bide batez, laguntzaile moduan bertan egonik, saioa zuzenean ikusteko modua izanen lukete. Gonbidapen hau ere Araxesko kirolari ohiei ere luzatzen diegu.

Aupa Araxes!!