2021/03/29

2021eko NKJ txapelketa amaitu da


Urte zail honetako NKJen Herri kirol txapelketa bukatu da eta Araxes taldeak emaitza ona, baina gazi-gozoa lortu du.

Konbinadan Kimu (11-12 urte) eta Haur (13-14) mailatan parte hartu dugu eta bietan txapeldunorde gelditu gara.

Kimuen kasuan, saioaren lana Igantzi taldearekin batera bukatu genuen, une berean, baina epaileen kronometroak Araxesi 0.1 segundu okerrago neurtu ziguten, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan genuen. Ondoren, bideoa ikusita, Igantzik akats bat egin zuen eta epaileak ez zion kirolariari zuzentzera behartu, eta modu horretan txapela gurea izanen zen. Benetan gertatu zena kontutan hartuta, Araxes txapelduna da.

 

Haurretan ordez, txapelketako saiorik txukunena finalean burutu genuen eta bigarren postua lortu genuen. Jardunaldi guztietan 3. eta 4. gelditu ginen, baina gure kirolariek kasta atera zuten eta emaitza bikaina izan zen emaitza. Aipatu behar da ere sokatiran behingoz talde bateri irabazi ziotela.

 

2021ko NKJ finala: Emaitza
Kimuak Konbinada
Haurrak Konbinada
PosizioaDenboraPosizioaDenbora
Igantzi6:39:54Igantzi9:13
Araxes6:39:64Araxes9:29
Berriozar A7:03Berriozar9:35
Antsoain B7:23Antsoain A9:50

Ahaztu gabe, mila esker eta zorionak gure kirolariei, laguntzaleei eta gurasoei, bereziki aurtengo egoera zail hau kontutan hartuta. 

Ezin aipatu gabe utzi Mattie esatari lanean egon dela hainbat jardunaldietan eta lan oso txukuna egin duela.  

Aupa Araxes!!

2021/03/01

2021eko NKJ txapelketa: Azken Jardunaldia

Azken jardunaldia

Martxoak 21ean burutu zen laugarren eta azken jardunaldia. Orain arte liga modura finalerako sailkapena zegoen jokoan eta Araxes taldeko konbinadako bi taldeek bertarako txartela lortu dute. Kimuen kasuan sailkapeneko lehen postua lortuz eta Haurren kasuan berriz hirugarrena.

Datorren igandean (28), finalean, bertan gertatutakoak balioko du bakarrik, onerako edo txarrerako. Ea egun bat izaten dugun eta lesio eta antzekoekin zortea dugun.

Azken jardunaldian ttikienak (Kimuak) berriz ere irabazi zuten oso lan txukuna eginez. Ertainek (Haurrak) ordez lesio eta baja ugari eta egun txarra izan zuten. Saio traketsa egin zuten, eta hala ere, beste taldeekin alderatutako postua ez zen hain txarra izan, nahiz eta denbora kaxkarra lortu. Finalean holako eguna izanez gero, etxera esku-hutsik bueltatuko gara.

Sailkapenak:

Laugarren jardunaldia
Kimuak Konbinada
Haurrak Konbinada
Haurrak Sokatira
PosizioaDenboraPosizioaDenboraPosizioaPuntuazioa
Araxes6:57Igantzi9:29Antsoain A4
Berriozar A7:18Antsoain A9:39Antsoain B3
Igantzi7:21Berriozar9:43Berriozar2
Antsoain B7:25Araxes9:44Araxes1
Antsoain A7:53Txantrea11:05
Berriozar B8:31Antsoain B11:38
Orokorra
Kimuak Konbinada
Haurrak Konbinada
Haurrak Sokatira
PosizioaDenboraPosizioaDenboraPosizioaPuntuazioa
Araxes28:03Igantzi37:23Antsoain A16
Igantzi28:56Antsoain A38:07Antsoain B12
Berriozar A29:14Araxes39:40Berriozar8
Antsoain B31:19Berriozar40:49Araxes4
Antsoain A31:35Antsoain B44:24
Berriozar B32:43Txantrea44:49

Maila bakoitzeko lehen 4 sailkatuek jokatuko dute finala.

__________    ______

 Hirugarren jardunaldia

Martxoak 14ean egin zen hirugarren jardunaldia eta oraingoan aldaketa batzuk eman dira. Kimuak lehenengoz ez dute irabazi, eta hirugarren postuan gelditu ziren irabazleengandik 5 segundutara.

Haurrak ordea aurtengo saiorik onena egin zuten bai konbinadan, bai sokatiran. Konbinadan hirugarren gelditu ziren, baina irabazlengandik 14 segundutara bakarrik. Sokatiran, behingoz, tiraldi bat irabazi zuten, aurten saririk lortzea oso zaila izanen da, baina harrotasun puntua erakusteko eta datorren urterako ikasteko balio du.

Sailkapenak:

Hirugarren jardunaldia
Kimuak Konbinada
Haurrak Konbinada
Haurrak Sokatira
PosizioaDenboraPosizioaDenboraPosizioaPuntuazioa
Igantzi7:05Igantzi9:11Antsoain A4
Berriozar A7:05Antsoain A9:12Antsoain B3
Araxes7:10Araxes9:25Berriozar2
Antsoain A7:42Berriozar10:17Araxes1
Antsoain B7:53Antsoain B10:54
Berriozar B8:06Txantrea11:03
Orokorra
Kimuak KonbinadaHaurrak Konbinada
Haurrak Sokatira
PosizioaDenboraPosizioaDenbora
PosizioaPuntuazioa
Araxes21:06Igantzi27:54
Antsoain A12
Igantzi21:35Antsoain A28:28
Antsoain B9
Berriozar A21:56Araxes29:56
Berriozar6
Antsoain A23:42Berriozar31:06
Araxes3
Antsoain B23:54Antsoain B32:46

Berriozar B0:12Txantrea33:44

____________ ___

Bigarren jardunaldia

Martxoak 7an burutu zen bigarren jardunaldia eta bertan gure Kimuak sendo, berriz ere irabazi zuten, aurrekoan baina alde haundiagoa ateraz beste taldeei.

Haurrak konbinadan ez zuten oso egun ona izan eta denbora txarragoa egin eta postu bat okerrago bukatu zuten. Dena dela, sailkapene orokorrean hirugarren postua mantentzen dute eta finalerako sailkapena ez dago arriskuan. Sokatiran itxura hobea eman zuten eta tiraldi bat baina gehiago lehiatu zuten, baina berriz ere lautik azkenak gelditu ziren.

Sailkapenak:

Bigarren jardunaldia



Kimuak Konbinada

Haurrak Konbinada

Haurrak Sokatira
PosizioaDenboraPosizioaDenboraPosizioaPuntuazioa
Araxes6:58Igantzi9:16Antsoain A4
Igantzi7:22Antsoain A9:30Antsoain B3
Berriozar A7:30Berriozar10:11Berriozar2
Antsoain A7:55Araxes10:30Araxes1
Antsoain B7:59Antsoain B10:33

Berriozar B8:04Txantrea11:13
Orokorra
Kimuak KonbinadaHaurrak Konbinada
Haurrak Sokatira
PosizioaDenboraPosizioaDenbora
PosizioaPuntuazioa
Araxes13:56Igantzi18:43
Antsoain A8
Igantzi14:30Antsoain A19:16
Antsoain B6
Berriozar A14:51Araxes20:31
Berriozar4
Antsoain A16:00Berriozar20:49
Araxes2
Antsoain B16:01Antsoain B21:52

Berriozar B16:06Txantrea22:41

__________________

Lehenengo jardunaldia

Otsailaren 28an burutu zen lehen jardunaldia eta berez gure inguruan egun tristrea zena pixka bat pozteko adinako saioa egin zuten gure kirolariek, izan ere, oso lan ona egin zuten.

Konbinadan, Kimu mailan Araxesek egin zuen denborarik hoberena eta Haur mailan berriz hirugarren postua lortu zuten. Lehen lau jardunaldiak finalean sailkatzeko balio dute eta finalerako txartela lortzeko oso pauso handia eman dute bi taldeek.


Sokatiran, Haur mailan gauza ez zen ongi joan. Lesioak eta bata-beste, azken postuan gelditu ziren, baina postua hobetzeko itxaropena pizturik utzi zuten eta hirugarren postua lortzea ez dago hain urruti.

Segidan hiru sailkapenak:

Kimuak Konbinada
Haurrak Konbinada
Haurrak Sokatira
PosizioaDenbora
PosizioaDenbora
PosizioaPuntuazioa
Araxes6:58
Igantzi9:27
Antsoain A4
Igantzi7:08
Antsoain A9:46
Antsoain B3
Berriozar A7:21
Araxes10:01
Berriozar2
Berriozar B8:02
Berriozar10:38
Araxes1
Antsoain B8:02
Antsoain B11:19


Antsoain A8:05
Txantrea11:28


Aupa Araxes!!