2021/03/29

2021eko NKJ txapelketa amaitu da


Urte zail honetako NKJen Herri kirol txapelketa bukatu da eta Araxes taldeak emaitza ona, baina gazi-gozoa lortu du.

Konbinadan Kimu (11-12 urte) eta Haur (13-14) mailatan parte hartu dugu eta bietan txapeldunorde gelditu gara.

Kimuen kasuan, saioaren lana Igantzi taldearekin batera bukatu genuen, une berean, baina epaileen kronometroak Araxesi 0.1 segundu okerrago neurtu ziguten, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan genuen. Ondoren, bideoa ikusita, Igantzik akats bat egin zuen eta epaileak ez zion kirolariari zuzentzera behartu, eta modu horretan txapela gurea izanen zen. Benetan gertatu zena kontutan hartuta, Araxes txapelduna da.

 

Haurretan ordez, txapelketako saiorik txukunena finalean burutu genuen eta bigarren postua lortu genuen. Jardunaldi guztietan 3. eta 4. gelditu ginen, baina gure kirolariek kasta atera zuten eta emaitza bikaina izan zen emaitza. Aipatu behar da ere sokatiran behingoz talde bateri irabazi ziotela.

 

2021ko NKJ finala: Emaitza
Kimuak Konbinada
Haurrak Konbinada
PosizioaDenboraPosizioaDenbora
Igantzi6:39:54Igantzi9:13
Araxes6:39:64Araxes9:29
Berriozar A7:03Berriozar9:35
Antsoain B7:23Antsoain A9:50

Ahaztu gabe, mila esker eta zorionak gure kirolariei, laguntzaleei eta gurasoei, bereziki aurtengo egoera zail hau kontutan hartuta. 

Ezin aipatu gabe utzi Mattie esatari lanean egon dela hainbat jardunaldietan eta lan oso txukuna egin duela.  

Aupa Araxes!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.