2021/04/17

Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa

Ttikienei txanda emanez, helduen txanda da, Araxes taldeak Nafarroako sokatira txapelketan parte hartu behar baitu. Bi modalitatetan arituko gara: 

  • Mistoa: Bi neska eta bi mutil 280kg azpitik. Jardunaldi bakarra izanen da eta denera 9 taldek eman dute izena.
  • 20 urtez azpikoak: Honetan, neska-mutil kopuru aldetik, libre da nola osatu taldea. Hau ere 280kg azpitik da. Hiru jardunaldi burutuko dira liga moduan eta bi talde hoberenak beraien artean finala jokatuko tiraldi bakarrera. Lau taldek eman dute izena.

Jardunaldiak maiatzak 1, 8 eta 15ean izanen dira. Egingo den tokiaren arabera, publikoa egon daiteke edo ez, edozein modutara beti aforo mugatu batera murriztuta. Oraindik ez da argitu Internetez jarraitzerik ote izanen den.

Aipatzekoa da kirolari berriak ditugula, gehien bat neskak, eta esan beharra dago ere pixka bat utzita zuten kirolariak berriz elkartu zaizkigula. Oso berri pozgarria. Ongi etorriak denak, eta bereziki Ainhoa, Naroa eta Uxue.