2023/05/25

Araxes taldeak Nafarroako 4x4 Sokatira txapelketan lan txukuna egin du

Denboraldia amaitu da Nafarroako 4x4 sokatira txapelketarekin eta Araxesek txapelketa honetan zituen bi helburuak bete ditu. 

Alde batetik kirolari berriak lehiaketan lehen pausuak emateko asmoa zegoen eta alde hortatik txukun joan da gauza. Beste alde batetik hortzak erakutsiz lehiatzea zegoen eta saria lortu izana nahiko erakusgarri da honetan ere helburua bete dela.

4x4 Sokatira txapelketan 7 modalitate zeuden eta Araxesek 3tan parte hartu du: 

  • Emakumezkoak pisu handian: Honera ikastera azaldu ginen eta 7 taldetatik 5. gelditu ginen, 4. postutik puntu erdira.
  • Emakumezkoak pisu ttikian: Hemen, lehiatzeko asmoz, bi talde aurkeztu genituen eta 3. saria eta 4. postua lortu genituen. 2. postua gertu ibili zen baina azkenean eskutatik ihes egin zigun. Denera 6 talde zeuden.
  • Mistoa: 5. postuan gelditu ginen 7 taldetatik, baina puntuz hirugarrenarekin berdinduta; egindako faltak kendu ziguten saria eskuratzeko aukera.
  • Gizonezkoak: Pena bat da baina ez dugu jenderik talde gisa aurkezteko. Hala ere, Mattiek Berriozarrekin, pisu ttikian, azpitxapeldun izatea lortu zuen.
  • 20 urtez azpikoak eta Kadeteak: Hemen aurten ez dugu talderik aurkeztu kirolari faltagatik. Beste urte batzuetan atera izan dugu eta datorren urtean seguruenik ere berriz aterako dugu.

Zorionak kirolariei egindako lan gogor eta txukunarengatik. Aupa ARAXES!!!