2023/11/24

Euskal Herriko Sokatira Txapelketa - Txapeldunordeak!

Hala da, bai, Euskal Herriko Txapeldunordeak! sekulakoa gure neskek egindakoa... Zorionak!!

Azaroak 11an Ibarran jokatu zen emakumezkoen 250kg 4x4 modalitatean, izugarri sufrituz eta denak emanez lortutako saria da hau.

Bertan Lesakako Beti-Gazte eta Ibarra talde ahaltsuak zeuden eta justu bi hauen tartean sailkatu zen. Beti-Gazte taldearen aurka jokatutako tiraldietan berdinduta gelditu ziren eta berdinketa hori hausteko beste tiraldi bat egin behar izan zuten, honetan hortzak estututa garaile ateraz.

Ibarrako kirolariek etxeko berotasunaz baliatu ziren, baina Ibarrakoen txaloak Araxes talderaino ere iritsi ziren, izan ere Araxesko hainbat kirolarik bertan entrenatu eta lehiatzen bait dute. Honen adibide nabarmena da Ibarrako lauko txapeldunean gure ere baden Laida Zabaleta zegoela. Zorionak Laida! txapeldun!

Sailkapena: Ibarra 5 puntu / Araxes 4 puntu / Beti-Gazte 3 puntu / Antsoain 2 puntu / Badaiotz puntu 1.



Berriozarko Euskal Herriko txapelketa ez ofiziala - azaroak 19

Jardunaldi hau, taldeek, federaziotik kanpo antolatutakoa izan zen. Bertan sokatiraren egun osoko jarfuna burutu zen, bazkaria eta beste ekitaldi batzuk tartean zeudelarik. 

Kasu honetan, Araxes taldearen asmoa txapelketetan aurretik aritu gabeko kirolariak lanean jartzea zen, ofizioa hartzen joateko. Hasiera izateko oso lan txukuna egin zuten. Sarri punttuan jartzeko moduan egongo dira.

Aipatzekoa da Ibarrak nesketan txapela gure kirolariekin lortu zuela. Taldeko laukoan Laida, Saioa eta Leire zeuden. Zorionak neskak!

Aupa Araxes!!