2022/10/19

Nafarroako Sokatira Txapelketa 2022

  6x6 Emakumeak 380kg - Azken jardunaldia  

Noizbaiten izango zela eta azaroak 19an Elizondon jokatu zen finaleko jardunaldian lortu zuen Araxes taldeak bere lehen saria helduen mailan. Betiko talde batzuei aurre hartu eta hirugarren postua lortu zuen emozio ta lan ikaragarriz beteriko saioan. 

Saioan eginiko lana izugarria izan zen, izan ere, ohiko saioetan 8-10 tiraldi izaten badira, jardunaldi honetan 16 tiraldi egin behar izan zituzten. Hori nahikoa ez eta tiraldi guztiak berdintasun handikoak izan ziren, oso gogor eta luzeak. Talde gehienak lehertuta bukatu zuten.

Hainbeste tiraldien arrazoia berdinketa hirukoitza bi aldiz gertatu zela zen. Saioa bukatutakoan, aurreko saioko puntuak kontutan hartuta, Araxes eta beste bi talde berdinduta gelditu ziren. Hemen ligako saioaren emaitza orokorra:

Beti-Gazte: 12p / Araxes: 8p / Amaiur: 8p / Berriozar: 8p / Txantrea: 4p / Antsoain: 2p

Gauzak horrela, berdindutako hiru taldeen arteko liga berri bat egin zen, eta zer izango eta berriz ere berdinketa hirukoitza. Azken liga bat burutu zuten eta azkenean berdinketa hautsi zen eta horrela gelditu zen guztia:

Txapelketako sailkapena:

Txapelduna: Beti-Gazte / Bigarren: Amaiur / Hirugarren: Araxes / Laugarren: Berriozar / Bostgarren: Txantrea / Seigarren: Antsoain

Zorionak eta eskerrik asko, neskak!

Aipatzekoa da ere Mattiek txapela lortu zuela Lesakako Beti Gazte taldearekin. Urtetako lanak, legez merezitako saria eman dio ordainetan. Zorionak Mattie!

Aupa Araxes!!! 


 

  6x6 Emakumeak 380kg - Lehen jardunaldia  

Misto modalitatearen ondoren nesken txanda heldu zen. Azaroak 12an Barasoainen jokatu zen lehen jardunaldia eta gure neskek oso hasiera ona eman zioten, izan ere, beste talde batekin berdinduta 2. postua lortu bait zuen.

Hurrengo jardunaldiarekin amaituko da txapelketa eta merezitako sariren bat lortzeko aukera handi samarra dago. Ea oraingoan gure taldearen indarrari zorte pixko batek laguntzen dion.

Sailkapena:

Beti-Gazte: 6p / Araxes: 4'5p / Amaiur: 4'5p / Berriozar: 3p /Txantrea: 2p / Antsoain: 1p 

 


   Mistoak -
Azken jardunaldia  

Bigarren eta bide batez azken jardunaldia azaroak 5ean jokatu zen Lesakan eta bertarako bazegoen lorpen handi bat lortzeko aukeratxo bat, nahiz eta zaila egon. Aurreko jardunaldian 3. postua lortu zuten eta horri eusten saiatu ziren baina zozketak egokitutako kruzeak ez zuen lagundu eta azkenean 5. postua lortu zuten. 

Denera, sailkapen orokorrean laugarren gelditu dira eta hori berez oso postu ona da, lanaren ordaina.

Sailkapena horrela geratu zen:

1.- Beti-Gazte / 2.- Berriozar / 3.- Txantrea / 4.- Araxes / 5.- Amaiur-A / 6.-Amaiur-B / 7.- Antsoain 

Hurrengo bi jardunaldietan gure nesken txanda da. Ea hemen ere hortzak estutu eta merezitakoa jasotzen duten.

Eskerrik asko, gaztek!!

  Mistoak - Lehen jardunaldia  

Urriak 22an jokatu zen Sunbillan Misto modalitateko lehenengo jardunaldia eta bertan Araxes taldeak lan oso ona egin zuen, izan ere, hirugarren postua lortu zuen. Lorpen handia da, hasiera batean behintzat bera baina talde izen handiagokoak eta printzipioz faboritoak zeudela kontutan hartuz.

Hurrengo azaroak 5ean, Lesakan, modalitate honen bigarren eta azken jardunaldia burutuko da eta bertan orain arte lortutakoari eusten saiatu beharko da gure taldea saria etxera ekartzeko.

Sailkapena horrela dago:

Beti-Gazte: 7p / Berriozar: 6p / Araxes: 5p / Txantrea: 4p / Amaiur-B: 3p / Amaiur-A: 2p / Antsoain: 1p

Aupa Araxes!!

     Sarrera     

Maiatza inguruan jokatu zen 4x4ko sokatira txapelketa eta orain 8x8ko modalitatearen txanda da eta Araxes HK taldea bertan lehiatuko da.

Lau jardunalditan lau modutako txapelketa burutuko da baina gure taldeak hoietako bitan parte hartuko du. Hauek dira modalitateak:

  • Mistoak - 560kg: Aukera honetan 4 mutil eta 4 neskek tiratzen dute. Honetan Araxes taldeak lehiatuko du. Sunbillan urriak 22an eta Lesakan azaroak 5ean izanen dira.
  • Emakumezkoak - 380kg: Honetan 6x6ko taldeak arituko dira eta gure neskek bertan arituko dira. Barasoainen azaroak 12an eta Elizondon azaroak 19an izanen dira.
  • Gizonezkoak - 600kg: 8x8ko taldeak izanen dira eta Araxestik ez da parte hartzen ez dugulako behar adinako mutilik.
  • Gizonezkoak - 640kg: Hau ere 8x8ko modalitatea da eta aurrekoaren egoera berdinean gaude taldea ezin ateraz.
Ondorengo kartelean modalitate, leku, egun eta orduen informazioa ageri da.

Gure gazteak, beti bezala, duten guztia emango dute, dudarik gabe. Aupa Araxes!!

2022-2023 ikasturtea hasi da

Aurten ere, urriarekin batera, martxan jarri da herri kirol ikastaroa. Urtero bezala bada kirolari berririk eta utzi duenik ere.

Partaide kopuru aldetik, aurreko urteetako zenbakiak gutxigatik gainditu dira. Hori bai, tamalez, nesken kopurua ttikia da mutilenekin alderatuz. Aurten 24 neska-mutiko ditugu.

Adin/mailaren arabera hiru ataletan banatuta daude, eta hauek dira aurtengo kirolariak:

  • Kimuak: Jon, Eñaut, Haritza, Artizar, Adei, Alain eta Eneko.

  • Haurrak: Eros, Mattin, Lander, Mikel B, Malloa, Jurgi, Hegoi, Hodei, Imanol eta Mikel A.

  • Kadeteak: Conor, Eider, Iraide, Izei, Janire, Izarne, Nahiane eta Inge.

Aurtengo txapelketako datak ere ezarrita daude eta martxoak 5etik apirilak 2ra izango da. Ea aurten ere, urtero bezala, lan txukuna egiten dugun.

2021-2022 kurtsoarekin batera bere ibilbidea bukatu zuten kirolariak aipatu behar dira. Beraien ibilbidean jarrera bikaina eta lan ederra egin zuten bai saioetan bai txapelketetan eta orain guzti hori aitortzea egokitzen zaigu.

Beraz, Ibai, Bikendi, Luka eta Markel, mila esker, ongi izan eta hurrengo arte!!