2016/04/18

Sokatira 4x4 txapelketari buruzko informazioa

4. jardunaldia: Sunbilla > Finala <

Saioaren emaitza eta sailkapen orokorra: Jardunaldi honetan, kadeteentzako finala zen eta jubenilentzako berriz ligako azken jardunaldia.
Finalean aritu ziren bi taldeak

Jubenilak aurrekoetan baina pisu gutxiagorekin eta ekipo erdia adinez azpitik zutela agertu ziren. Hala ere lan txukuna eta meritu handikoa egin zuten. Hauen helburu nagusia txapelketan parte hartzea izan da, baina bide batez, maila berri bati bultzada ematea: 20 urtez azpikoa. Modu honetan, atzetik datoztenei bidea ireki diete eta hori oso kontutan hartu behar da.

Kadeteek finala zuten. Txapelketan 4 taldeko multzotan aritu ziren, eta finalera multzo bakoitzeko bi lehenak ailegatu ziren, gureak tartean. Finaleko sistema kanporaketakoa izan zen eta finalerdian, gutxigatik, galdu egin zuten. Ondoren, 3. postuko lehiarengatik borrokatu zuten eta irabazi zuten.

Azkenean, bi taldeak hirugarren. Kontutan izateko emaitza. 
20 urtez azpikoak: Mattie, Leire, Jon, Alaitz, Julen, Alejandro eta Mikel
                                                 
 
Kadeteak
Jubenilak


2016/04/08

Azken berriak: Sokatira 4x4, pestetako saioak eta HK-ko finalaren bideoa.

Sokatira 4x4: Kadeteak eta Jubenilak
Iaz bezala, aurten ere sokatira 4x4 txapelketan izena eman dugu. Aurtengo berritasuna jubeniletako modalitatea (20 urtez azpikoak) martxan jarri dela da. Bai kadete bai jubeniletan arituko gara eta egutegia hurrengoa da:
  • Apirilak 16 - Burgi - 12:30
  • Apirilak 23 - Lesaka - 17:00
  • Maiatzak 7 - Antsoain - 18:00
  • Maiatzak 14 - Berroeta - 17:30  
Jubenilak: Hiru talde daude: Araxes, Berriozar eta Basaburua-Ultzama. Lau jardunaldi izanen dituzte liga sisteman. Puntuazioak erabakiko du sailkapena.
  
Kadeteak: Zortzi talde daude eta bi multzotan banatuko dira. Gure taldean Araxes, Andra Mari, Berriozar A eta Basaburua A daude. Hiru jardunaldi izanen dituzte liga sisteman eta azken jardunaldian multzo bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek 1-4 postuak jokatuko dituzte finalerdi eta final sistema erabilita eta multzoko hirugarren eta laugarrenek 5-8 postuak..

Eskolako Umeen Eguna
Datorren maiatzak 7ko goizean Betelun, Guraso elkarteak antolatuta, eskolako umeen arteko herri kirol saio bat eginen da adin guztietako partaideentzako. Nahi duten ume guztiek parte hartu ahal izanen dute.

Beteluko pestak
San Pedrotan, pestetan saioren bat egiteko eskakizuna egina dago. Ttikienen kasuan (Haurrak eta Kimuak) beraien arteko saio bat eginen dute. 
Handienak (Kadeteak eta Jubenilak) berriz, desafio modura, herriko gazteen (eta agian helduen) aurka arituko dira. Eguna zehaztu gabe dago.

Sanferminetako erakustaldia
Uztailak 11an, Kimuetan finalean aritutako taldeek erakustaldi modura saio bat eginen dute eta tartean Araxes taldea arituko da (partaideek ahal badute behintzat).
Egun berean kadeteen trontza txapelketa ere burutuko da eta seguruenik bikoteren bat aurkeztuko dugu.
NKJen HKko finalaren bideoa
Xaloa telebistak eskeinitako bideoa hemen dago ikusgai. 60 minutuko bideoa da eta konbinadako eta sokatirako saioak jasotzen ditu. Ez du jasotzen sari banaketa.