2022/07/20

Udako saioak: Sanferminak

Pandemia garaiko azken bi urteak pasata, Sanferminetako herri kirol saioak berriz ere itzuli ziren. Araxes HK taldeak bi parte-hartze izan zituen:

  • Gaztetxoen konbinadak: Sanferminetako saioan txapelketako finalistak parte hartzen dute erakustaldi moduan. Gure kasuan Kimu eta Haur mailakoak lehiatu ziren eta lan txukun samarra egin zuten ttikienek 2. postua eta ertainek 3. postua lortuz.
 
  • Lauko Sokatira: Misto modalitatean izan zen eta pisu librean, gure taldearentzat inolako mesederik egin gabe. Hala ere, tiraldi txukunak egin zituzten nahiz eta azkenean pisu-aldeak erabakitzen zuen.

Talde lanaz gain, Josuk txinga txapelketan parte hartu zuen 5. postuan geldituz.

2022/07/02

Araxes HK taldeak Beteluko Txupinazoa bota du!!

Beteluko festen antolatzaileek aurtengo txupinazoa Araxes Herri Kirol taldeak botatzeko proposamena egin ziguten eta gonbidapen horri ezin zaio uko egin. Ohore handiz jaso dugu eta ordainez, gure gaztetxoek txapelketan lortutako txapelak Beteluko herriari eskeini dizkiogu Udaletxean jasotzeko.

Txupinazoa bota aurreko hitzaldian, talde gisa gure esker ona eman diegu gurasoei, eta lagundu ziguten guztioi bai apirilak 10eko gaztetxoen txapelketako finalean nola maiatzak 14eko herri kirol egunean. 

Gaztetxoen HK taldetik eta helduen sokatirako taldetik, hau da, Araxes Herri Kirol familia osatzen dugun guztien partetik gure eskerrik bero eta zintzoena Beteluko herriari.

Aupa Araxes eta Gora San Pedro!!!  


 

2021-2022 denboraldiaren amaiera.

Ekainaren 9an burutu zen, kirol aldetik, aurtengo ikastaroko azken saioa eta ekainaren 21ean denboraldi bikainari amaiera emateko otordutxo bat egin genuen adin guztietako kirolariak elkartuz.



Urtero bada taldea adinarengatik utzi behar duen kirolariren bat eta aurtengoan Ibai izan da. Egia da bere adineko lagunik ez duela ia izan eta horrek txapelketetan denoi gustatzen zaien bezala ez dela aritu; handiagokoekin, beste talde batzuekin ibili behar izan da, baina beti lan ona eginez. Eskerrik asko Ibai hain fiña izateagatik.