2023/02/09

2023ko NKJ txapelketa gainean dugu

Araxes taldeak aurten ere, azken 13 urtetan bezala, gaztetxoen Nafarroako txapelketan parte hartuko du. Aurten, hutsune luze samar baten ondoren, maila guztietan aterako dugu taldea.

Kimu maila (11-12 urte): Araxesekin batera 28 taldek hartuko dute parte konbinadan; izugarria! Txapelketako lehen lau jardunaldiak liga moduan finalean sailkatzeko izango dira. Finalean lehen 4 taldeak arituko dira. Urtero bezala, oso zaila izanen da finalean sailkatzea, baina aurrekoetan ere oso zaila zegoen eta gure kirolariek erakustaldia eman izan dute gehienetan finalean sailkatuz.

Haur maila (13-14 urte): Konbinadan denera 9 talde dira eta Kimuen sistema berdina erabiliko da sailkapenerako. Sokatiran berriz 6 talde daude eta 5 jardunaldiak liga sisteman jokatuko dira. Hauek ere ez dute erreza izanen, baina urtero hor dabiltza bere hoberena ematen. 

Kadete maila (15-16 urte): Konbinadan eta Sokatiran 5na talde daude eta bi modalitatetan 4 jardunaldi izanen dituzte eta hauek liga sisteman jokatuko dira. Azken jardunaldian erakustaldia eginen dute soilik. Ea aspaldiko partez sariren bat ekartzen duten maila honetan etxera.

Jardunaldiak: 
  • Martxoak 5   (10:30): Atarrabia 
  • Martxoak 12 (10:30): Olazti
  • Martxoak 19 (10:30): Antsoain
  • Martxoak 26 (10:30): Etxarri-Aranatz
  • Apirilak 2 (11:00): Igantzi
Aupa ARAXES!!!