2020/06/09

Denboraldi itxiera

Arlo askotan bezala, COVID-19ak herri kirol jarduera ere moztu zuen osotara duela hiru hilabete. Etenda gelditu ziren asteroko saioa, txapelketa eta garai honetan izan ohi ditugun erakustaldiak.

Ostegunetako ikastaroa, konfinamenduaren arabera zer egin pentsatu izan da (udan berreskuratzeko asmoa eta guzti), baina azkenean herri kirol ikastaroa suspenditzea eta dirua itzultzea erabaki da.

Txapelketari buruz, Kimu eta Kadete mailetan konbinadan horrelako erakustaldia eman eta irabazteko hautagai garbiak izan ondoren, pena da ezin bukatu eta behar bezala sarituta itzultzea. Egia esan ez dago berririk eta Federazioak ez du deus esan (atzeratu edo suspenditu), baina ez du itxura onik.

Garai honetan hasita, eta udan zehar hainbat saio eta erakustaldi izaten genituen: Umeen eguna, herriko pestak, sanferminetako saioak... Dagoeneko batzuk ez dira eginen eta ez dakigu herriko pestekin zer pasako den, baina ez du itxurarik. 

Pena da merezi bezalako kurtso bukaerarik ezin emana. Aurten bazegoen aitzaki ederrik, izan ere, 10 urte bete ditugu aurten, Munduko Sokatira txapelketan gure bi kidek partu hartu dute eta txapelak lortzeko aukera nahiko garbia genituen. 

Dena dela, osasuna da garrantzitsuena, eta nik dakiten heinean, inor ez da gaixotu. Txapelketako egin den jardunaldi bakarra martxoak 8an, izugarrizko jendetzarekin burutu zela kontutan harturik, zortez edo, ez zen kutsaketarik izan... eskerrak!

Beste gainerako gauz guztiekin bezala, dena lehengora itzuliko da (neurri haundi batean) eta Araxes HK taldea ere hor egongo da dakiena eginez eta duena emanez. 

Aupa ARAXES!!!