2023/07/11

2022-2023 denboraldia amaitu da hainbat saio burutuz

Aurtengoa ere bukatu da, baina ez nolanahi; amaiera bikaina eman zaio saio asko eta onekin. Hemen dituzue denak azkenekotik aurrenekora:

Sanfermiñetako erakustaldia (uztailak 10-12): Gaizki ohitzen hasiak gara urteroko zita bihurtu zaigulako, baina gogoratu behar da bertan Nafarroako finalistak bakarrik parte hartzen dutela; ez da edozein joaten. Aurten gainera Kimu, Haur eta Kadetetan parte hartu dugu, hori egiten zuen talde bakarra izanik. 

Helduek ere parte hartu zuten talde modura sokatiran 2. postua lortuz, emaitza bikaina! Bakarka Naroa Erbitik ingudeko txapelketan eta Josu txinga eta aizkoran ere aritu ziren. Bi hauek ez zuten sailkatzea lortu.

Gure kirolariek, beti bezala, oso lan txukuna egin zuten.



Beteluko festak (uztailak 2): Aldi luze xamarra zen Beteluko festetan azkenengoz egon giñenetik, baina aurten tartetxoa egin ziguten eta gaztetxoek bere herrian beraien dohaiak erakutsi zituzten.  

Herri Kirol Eguna (ekainak 17): Egun bikaina hauxe... Pandemia aurretik guraso eta kirolarien elkartasun egun bat ospatzen zen eta aurten izugarrizko arrakastaz berreskuratu genuen. Aurten gainera, ohizko gaztetxo eta gurasoen arteko herri kirol saioa eta ondorengo bazkariaz gain, sokatirarako txirringaren inaugurazioa eta aizkora apustua erantsi zitzaizkion. Eskerrik asko parte hartu zenutenei eta bereziki hau aurrera ateratzeko lana asko egin zenutenei.  







Araxes eskolari txapelketako sari ematea (ekainak 15)Duela urte batzuk, Araxes taldeak lortu zuen bere lehenengo saria Araxes eskolari eman zion eta aurten ere horixe egin genuen. Saria emateaz gain, gure kirolariek erakustaldi bat egin zuten eta ondoren bertako ikasleei HK tailer bat eskeini zieten eta ondoren ikasitakoarekin saio bat egin zuten. Mila esker Araxes eskolari eta bere irakasleei. 

Ikastaroaren kurtso bukaera (ekainak 8): Urteroko legez, kurtsoari bukaera emateko saio ttiki bat egin eta ondoren otordutxo bat egiten dugu. Aurtengoan kasualitatez Adeik miña hartuta halako susto bat izan genuen denok baina bera gogoan edukiz ospakizuna burutu genuen.


Araxes eta Ibarberri eskolako umeen eguna (maiatzak 6 +ekainak 10): Aurreko urte guztietan bezala, eskolako kurtsoa bukatu aurretik, Larraungo eta Araitzko eskolako umeei HK saiotxo bat eskeintze zaie beraiek probatu eta ezagutzeko. Saio hauek guraso elkarteek antolatuak izaten dira. 

Aupa ARAXES!! ✌💪