2021/09/19

2021eko udako saioak: Erakustaldiak eta Txapelketak

Aurtengo uda, iazkoa baina hobea izan arren, betikoetatik oso desberdina izan da eta honek herri kirol saio eta txapelketei nabarmen eragin die. 

  • "Pestetako" erakustaldiak: Zailtasunen gainetik, "festak ospatu" dira eta tartean herri kirol erakustaldiren bat ere burutu da. Aipatzekoak, Betelu, Arribe, Errazkin eta Azkaraten, egin diren saioak. 


  • Txapelketak: Kasu honetan Nafarroako txapelketan trontzan, Koxkol-bilketan eta txingetan parte hartu da helduen mailan. Trontzan Alaitz eta Olatz txapeldunorde gelditu ziren oso lan ona eginez. Josuk, Koxkoletan eta txingetan parte hartu zuen. Txingetan hirugarren gelditu zen; partaide gutxi zeuden tartean, baina hala ere parte hartzeko adorea behar da. Koxkoletan lan ona egin zuen, baina aurrekoen maila Euskalherriko txapeldunena da eta saria lortzea oso zaila da.

  • Sokatira txapelketa: Urri erditik aurrera Nafarroako sokatira txapelketa, heldu mailan, burutuko da eta gure gazteak bertan lehiatzeko entrenatzen ari dira. Ea bertatik ikasgai on bat ateratzen duten. 

Aupa Araxes, eta Aupa neskak!!