Aurtengo uda, iazkoa baina hobea izan arren, betikoetatik oso desberdina izan da eta honek herri kirol saio eta txapelketei nabarmen eragin die.
- "Pestetako" erakustaldiak: Zailtasunen gainetik, "festak ospatu" dira eta tartean herri kirol erakustaldiren bat ere burutu da. Aipatzekoak, Betelu, Arribe, Errazkin eta Azkaraten, egin diren saioak.
- Txapelketak: Kasu honetan Nafarroako txapelketan trontzan, Koxkol-bilketan eta txingetan parte hartu da helduen mailan. Trontzan Alaitz eta Olatz txapeldunorde gelditu ziren oso lan ona eginez. Josuk, Koxkoletan eta txingetan parte hartu zuen. Txingetan hirugarren gelditu zen; partaide gutxi zeuden tartean, baina hala ere parte hartzeko adorea behar da. Koxkoletan lan ona egin zuen, baina aurrekoen maila Euskalherriko txapeldunena da eta saria lortzea oso zaila da.
- Sokatira txapelketa: Urri erditik aurrera Nafarroako sokatira txapelketa, heldu mailan, burutuko da eta gure gazteak bertan lehiatzeko entrenatzen ari dira. Ea bertatik ikasgai on bat ateratzen duten.
Aupa Araxes, eta Aupa neskak!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.