2022/12/06

Herri kirol saioa Araitz-Beteluko Kultur Astean

Araxes herri kirol taldeak erakustaldi bat eman zuen Atallun abenduak 3an, Nafarroa eta Euskeraren egunean.

Erakustaldia bi zatitan banatu zen kirolarien adinaren arabera; hasieran gaztetxoen txanda izan zen eta ondoren gazte-helduen tartea izan zen. Kirolariek lan txukuna egin zuten.

Bi txandetan proba konbinatua egin zen: koxkolak, txingak, zakua, laisterra eta trontza, adinaren arabera moldatuta. Ez zen sokatira saiorik egin.

Parte hartu zuten kirolariak. Taldea halako bi ere bada gutxinez.

Araxes taldearen sorreraren hazia 2009ko Kultur Astean piztu zen. Orduan, aspaldiko partez, herri kirol konbinada saio bat burutu zen ume eta helduentzako. Partaidetza eta ikuslego oso handiak izan zituen eta saioa ikusgarria izan zen. Aurretik izan zen talde bat eta helduen kasuan partaide batzuk lan hoiek ezagutzen zituzten, baina beste batzuk inoiz ez zuten kirol hau probatu, umeak bereziki.

Saio honek izan zuen harrerak guraso batzuei umeentzako herri kirol ikastaro bat edukitzeko gogoa piztu zien. Hauek Kirol Mankomunitatera jo zuten eta hilabete gutxira dena martxan jarri zen eta gaur arte darrai.


Monitorearen hausnarketa

Herri kirol ikastaroa martxan jartzeko monitorea behar zen eta kirol koordinadoreak inor opatzen ez zuela eta, azkenean niri (Unai Ijurko) planteatu zidan. Niri, herri kirola esnatzeko aukera hori alperrik galtzeak mina emango zidala eta, onartu nuen, izan ere, 2010eko martxoa zen eta ekaina bitarteko ikastaroa izan behar zen bakarrik. 

Ongi ateratzekotan beste monitore bat aurkitzeko konpromezuz hartu nuen, hala ere, urtero, beste inor ez dagoela eta, berriz hasi eta segi nabil. Dagoeneko 13. urtea da aurtengoa eta Araxes Herri Kirol Taldea bertan sendo ezarrita dagoela eta bailarako kirolaren zati garrantzitsua dela esan daiteke. 

Ez dakit noiz arte jarraituko duten. Adinez gora noa eta kirolean odol gaztea behar da kirolariei zirrara eta indarra transmititzeko. Sasoiez oraindik ongi nago, baina inor ez da betirako. Gainera, garai batean monitorea izateko, nahia eta gogoak izatea nahikoa zen; orain tituluak behar dira eta horretarako ikastaroak egin eta gainditu behar dira. Dagoeneko hiru dira monitore batek lanean aritzeko gutxienez behar diren tituluak: Herri kirolean oinarrizko instruktorearena, Lehen sorospenena eta Umeen babes arduradunarena.

Ia urtero eskakizun berri bat dago eta honek niri, gaur egungo monitoreari, pixko bat aspertzen dit, baina hori baina okerragoa iruditzen zaiten egoerara eramaten du, hau da, hurrengo monitoreak titulu hoiek beharko ditu lanean entrenatzen hasi aurretik eta horrek denbora (denera 150 ordutik gora) eta dirua (100€ inguru) suposatzen ditu.

Dena dela, aurretik esan dudan bezala, herri kirolak sendotuta daude gurean eta ni bezalakoren bat (hobea seguruenik) agertuko da talde eta kirol eder honi segida emateko eta hurrengo mailara igotzeko.

Aupa Araxes!!!