2021/10/26

Emakumezkoen Nafarroako 6x6 Sokatira Txapelketa

Udaberrian Araxes taldeak sokatiran oso lan ona egin zuen 20 urtez azpikoetan txapela lortuz eta maila absolutoan misto modalitatean lan ona eginez. 

Ba honi segida emanez, gure neskek urrian burutu den Nafarroako 6x6 txapelketan, emakumezkoen maila absolutoan parte hartu zuten eta oso lan txukuna egin zuten. 

Talderik gazteena zen eta normalena tiraldirik irabazi gabe itzultzea izanen zen. Baina ez, gure neskek bere kasta erakutsi zuten eta bi taldeei irabaztea lortu zuten. Benetako marka, izan ere, azkenean hirugarren gelditu zen taldeari irabaztera ere heldu ziren eta.

Orain Araxes sokatira taldea Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko asmotan dago 21 urtez azpiko mailan. Ea aurtengo lan onari eusten dioten.

Bestalde, Olatz eta Josu Nafarroako Trontzako finalera sailkatu ziren baina sariren bat lortzeko postu batera gelditu ziren. Dena dela, kontutan hartzeko lana egin zuten. 

Aupa Araxes!!