2022/02/25

2022ko Nafarroako Kirol Jokoen Txapelketa ate joka.

Araxes taldeak aurten ere, azken 12 urtetan bezala, gaztetxoen Nafarroako txapelketan parte hartuko du.

Nahiz eta oraindik COVID-19a bueltaka ibili, egoera asko arindu da eta iazko neurriak eta talde eskasia desagertu da eta aurreko martxara itzuli da. Mantentzen den bakarra leku itxietan ezin dela ez jan eta ez edan, eta musukoa erabili behar dela.

Aurten ez dugu Kadete (15-16 urte) mailako talderik, baina bai Haur (13-14 urte) mailakoak eta Kimu (11-12 urte) mailakoak.

Kimu maila: Araxesekin batera beste 21 talde arituko dira. Jardunaldi bakoitzean 6 saio burutuko dira Kimu mailan. Txapelketako lehen lau jardunaldiak liga moduan finalean sailkatzeko izango dira. Finalean lehen 4 taldeak arituko dira. Urtero bezala, oso zaila izanen da finalean sailkatzea, baina aurrekoetan ere oso zaila zegoen eta gure kirolariek erakustaldia eman izan dute gehienetan finalean sailkatuz.

Haur maila: Konbinadan denera 7 talde daude, eta sokatiran berriz 5. Konbinadako sistema Kimuko berbera izango da. Sokatiran 5 jardunaldiak liga sisteman jokatuko dira. Hauek ere ez dute erreza izanen, baina urtero hor dabiltza bere hoberena ematen. Finalean baietz!

Jardunaldiak: Azken urtetan bezala, 4 jardunaldi eta finala izanen dira Kadete mailan izan ezik, jardunaldi bat gutxiago izanen dute eta. Hauek izanen dira herriak eta egunak:
  • Martxoak 13 (10:30): Antsoain
  • Martxoak 20 (10:30): Etxarri-Aranatz
  • Martxoak 27 (10:30): Altsasu
  • Apirilak 3     (10:30): Igantzi
  • Apirilak 10 (11:00): Betelu - FINALA
Aurten finala BETELUN burutuko da eta hori gauz ona da, baina guk behar bezalako prestaketa lana egitea ere suposatzen du, eta kirolari eta gurasoen laguntza beharko da. Aurreko hiru txandatan jardunaldi borobila atera da eta aurten ere hala izanen da. Eskerrik asko aldez aurretik eta...

Aupa ARAXES!!!

Betelun jokatutako txapelketako azken saioa - 2017ko martxoak 12a



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.