Urtero bezala, penaz batzuk joan eta zorionez beste batzuk etortzen dira Araxes Herri Kirol Taldera. Aurtengoan ere COVIDa ez gogoko kide dugu, baina iaz baina arazo eta traba gutxiagorekin.
Partaide kopuru aldetik, aurreko urteetako zenbakiei nola-hala eusten diogu. Aurten 20 neska-mutiko dabiltza bere hoberena emanez.
Adin/mailaren arabera hiru ataletan banatuta daude, eta hauek dira aurtengo kirolariak:
Kimuak: Hegoi, Hodei, Imanol, Markel, Mikel, Jon, Eñaut eta Alain.
Haurrak: Bikendi, Conor, Eider, Iraide, Izei, Janire, Luka, Izarne, Eros, Mattin eta Lander.
Kadetea: Ibai.
2020-2021 kurtsoarekin batera bere ibilbidea bukatu zuten kirolariak aipatu behar dira. Bere ibilbidean lan ederra egin zuten hainbat sari lortuz. Gurekin, gazteekin edota helduekin jarraituko duten itxaropenarekin gelditzen gara. Beraz, Aileen eta Unairi eskerrik asko eta hurrengo arte esan beharko diegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.