Konturatzerako denboraldi berrian murgilduta gaude eta betiko helburuari eutsiz jarraituko dugu, hau da, herri kirolak ezagutu eta gozatu eta lehia sano batean aritzeko prestatu.
Partaide kopuru aldetik, iazko berdina da, 14, 8 kimu eta 6 haur maileko kirolariekin. Denera 3 neska daude, aukeran eskas.
Adin/mailaren arabera bi ataletan banatuta daude, eta hauek dira aurtengo kirolariak:
Kimuak: Lorea, Santi, Josu, Inaxio, Manex, Peru, Xabat eta Aiur
Haurrak: Maia, Bittor, Kaiet, Hodei, Jokin eta Ibone
Txapelketari begira jarrita...
Esan bezala, bi mailako kirolariak ditugu, baina oraingoz ezin dugu esan parte hartzeko baldintzak betetzen ditugunik:
- Kimuak: Taldea aurkezteko 8 gaztetxo behar dira eta hemen 7 daude. Egia da osatzea erreza izango dela beste norbait fitxatuta.
- Haurrak: Hemen 10 behar dira, beraz 4 faltan gaude. Bertakoekin osatzea zaila izanen da, eta agian beste talde batekin elkartu beharko gara.
- Kadeteak: Aurten ez dugu kadeterik baina iaz bezala txapelketarako taldea ateratzen saiatuko gara.
Aurtengo txapelketako datak ezarrita daude eta otsailaren 21etik martxoak 14ra dauden lau igandetan sailkatze liga burutuko da eta finala martxoaren 21ean izango da.
Agurra:
2025-2026 kurtsoarekin batera bere ibilbidea bukatu zuten kirolariei aipamena egiteko garaia da. Beraien ibilbidean jarrera bikaina eta lan ederra egin zuten bai saioetan, bai txapelketetan, eta orain guzti hori aitortzea egokitzen zaigu.
Beraz, Egoi, Laida, Alain eta Enaitz, mila esker, ongi izan eta hurrengo arte!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.