Araxesko neska batzuk Taiwanen martxoan burutu den sokatirako mundialean lehiatu dira Ibarra taldearekin eta Euskal selekzioarekin parte hartuz. Denera 6 neska izan dira eta sari pilla bat ekarri dituzte lepotiz zintzilik.
Mundiala martxoak 12tik 15era burutu zen non lehenengo bi egunak klub/taldeen artekoak eta azken bietan selekzioen artekoak burutu ziren. Maila absolutoko taldeen erdia gure kirolariez osatu dira eta 23 urtez azpikoetan partaide bakan batzuk hartu dute parte. Hemen duzue lau egunetako kronika laburra.
Kluben arteko lehiaketa
- Emakumezkoen 500kg: Lehen egunean burutu zen kategoria hau eta Ibarrarekin semifinalean sailkatu ziren baina ezin izan zuten irabazi. Ondoren brontzezko medaila lortzeko lehiatu ziren baina azkenan, estu borrokatu ondoren, ez zuten lortu eta 4. postuarekin gelditu ziren.
- Emakumezkoen 540kg: Bigarren egunean, Ibarrarekin ere, berriz ere semifinaletan sartu ziren eta bertan, tiraldietan berdinketa egin ondoren ez zuten finalera pasatzea lortu. Ondoren berriz brontzearen lortzeko lehiatu ziren eta oraingoan bai, brontzea lortu zuten.
- Beste kategoria batzuk: Ibarra taldearekin ibiltzeaz gain, Antsoain eta Abadiñorekin ere aritu ziren mutilen eta mixto kategorietan parte hartuz, kasuren batean semifinalak bai baina medailarik lortu gabe.
Selekzioen arteko lehiaketa
- Emakumezkoen 500kg: Euskal Herria ordezkatzeko ohorea izan dute kategoria honetan bezalaxe segidan aipatuko diren beste batzuetan ere. Berriz ere semifinaletan sartu ziren baina oraingoan, Koreari irabazita, finalera pasa ziren. Taiwan aurka aritzea egokitu zitzaien eta bertan galduta zilarra lortu zuten.
- 23 urtez azpiko Mixtoa: Hemen neska batek partu zuen eta brontzea eskuratu zuen.
- Emakumezkoen 540kg: Beste taldekin batera liga moduan jokatu ondoren semifinalean sailkatu eta Ukraniari nagusitasunez irabazita finalean sartu ziren. Txina Taipeien aurka borrokatu zuten eta bezperan baina lan gehiago emanez azkenean galduta zilarra eskuratu zuten.
- Emakumezko 23 urtez azpikoa: Talde gutxi zeuden hemen, baina halare finalean sartu ziren. Tamalez, ez zuten Txina Taipeiri irabaztea lortu baina zilarra eskuratu zuten.
Ikusi daitekeen bezala, emaitza oso onak eta sari ugari dira lortutakoak. Zorionak Alaitz, Eneritz, Laida, Leire, Naroa eta Saioari eta azkenan ere parte hartu zuen Mattieri.
Aupa gure kirolariak eta Aupa Araxes!!



No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.