2026/03/30

NKJ txapelketa amaitu da

Martxoaren 29an, Iruritan, burutu zen NKJ txapelketako finala eta bertara Kadeteekin heldu ginen etxera zerbait eramateko asmoarekin eta 3. saria lortuta itzuli ginen. Emaitza oso ona taldea osatzeko eta entrenatzeko izan ditugun zailtasunak kontutan hartuta.

Argazkian Laida, Eñaut, Eneko, Egoi, Alain, Adei eta Hodei, eta falta direnak Oihan, Unai eta Igor 

Aurten kirolari gutxiago izan ditugu orokorrean eta Kadete mailan taldea osatzea asko kosta da. Denboraldi hasieran bi kadete genituen bakarrik eta bati eta besteari animatzeko eskatuta urtarrila erdi aldera taldea 8 Kadete eta 2 Haurrekin itxi genuen. 

Txapelketan, Kadeteen zortzikotea finalean bakarrik elkartu zen; aurreko lau jardunaldietan Haurren laguntza paregabea behar izan da. Entrenamentuetan 4-5 lagun biltzen ziren bakarrik eta trontzako bikotea bi alditan aritu zen elkarrekin bakarrik. Horrela finalera sartzea eta saria lortzea sekulekoa da. 

Finaleko zortzikotea

Hemen duzue finaleko sailkapena:

    1.  Basaburua B  10:59
    2.  Basaburua A  11:30
    3.  Araxes         11:57
    4.  Antsoain B     13:37

Finalean sartzearekin batera Sanferminetako erakustaldian parte hartzeko eskubidea lortu dugu Kadeteekin eta Kimuekin. Azken hauek ere parte hartuko dute Araxes sailkapeneko 4. kluba gelditu zelako.

Beti bezala, gurasoei aipamen berezi batekin eskertu behar diegu kirolariei saioetara eramateagatik eta orokorrean, beti bezala, izan duten jarrera bikainarengatik. Kirol honek duen elkarren arteko errespetua eta kiroltasunaren adibidea bizia dira.

Aupa Araxes eta bere jendea!!

2011an hasi ginen txapelketan parte hartzen eta 2013an lortu genuen lehen saria. Geroztik, urtero sariren bat lortu dugu. Hain kirolari kopuru ttikiko lekuarentzat oso emaitza ona.

NKJ txapelketan denera 29 sari lortu ditugu:

  • Kimuetan: 3 txapel, 2 bigarrengo eta 2 hirugarrengo.
  • Haurretan: konbinadan 3 txapel, 3 bigarrengo eta 3 hirugarrengo eta sokatiran 2 hirugarrengo.
  • Kadetetan: konbinadan 3 txapel, 2 bigarrengo eta 3 hirugarrengo eta sokatiran 3 hirugarrengo. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.