2026/04/13

Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa - Aurten Betelun ere bai

Mistoa - maiatzak 30 - San Martin Unx

Gure kirolariek sentsazio onak izan zituzten baina hori ez zen berdin islatu emaitzean. Helburu nagusiena taldeak etxeko kirolariekin laukotea osatzea zen. Taldea nesken aldetik ongi hornituta dago baina mutilen aldetik gabezin haundia dugu eta taldea osatzea eskertzekoa da.

Emaitzen aldetik sailkapeneko azken postuetan bukatu dugu, baina puntuek erakusten duten baina borroka gehiago egin zen.

Sailkapenak: Posizioa - Taldea - Puntuazioa

Emaitza orokorra: 1.- Txantrea A: 7 / 2.- Berriozar A: 6 / 3.- Beti-Gazte: 5 / 4.- Berriozar B: 4 / 5.- Txantrea B: 3 / 6.- Araxes: 1'5 / 7.- Antsoain: 1'5

Araxes Antsoainen aurretik gelditu da falta gutxiago egin zituelako.

Denboraldia bukatu da urrian berriz hasi arte. Pixkanaka hobetzen eta indartzen... 

Aupa Araxes!!!


Emakumezkoak Pisu Ttikian

  • Bigarren jardunaldia - maiatzak 16 - Elizondo
Jardunaldi honetan Betelun erakutsi ez zena erakusteko asmoa eta gogoa zegoen eta Araxesko neskek oso lan ona burutu zuten jardunaldi honetan bigarren postuan bukatuz. Etxean aritzeak batzuetan laguntzen du, baina kanpoan presiorik gabe aritzeak mesedea egin zion taldeari.

Podiumean sartzea falta izan zen eguna eta txapelketa borobiltzeko. Puntu erdi eskas batengatik ez zen 3. saria lortu, baina beste taldeei Araxes indarra hartzen ari dela erakutsi zaie. Erne egon daitezela...

Sailkapenak: Posizioa - Taldea - Puntuazioa

- 2. jardunaldia: 1.- Txantrea A: 7 / 2.- Araxes: 6 / 3.- Berriozar: 5 / 4.- Txantrea B: 4 / 5.- Amaiur: 3 / 6.- Antsoain A: 2 / 7.- Antsoain B: 1

Emaitza orokorra: 1.- Txantrea A: 13 / 2.- Txantrea B: 11 / 3.- Berriozar: 10 4.- Araxes: 9'5 / 5.- Antsoain A: 5'5 / 6.- Amaiur: 5 / 7.- Antsoain B: 2

Hurrengo saioa, eta pisu hontako azkena, maiatzak 16ean Elizondon izango da. Ea taldeak gorantza egiterik duen, saiatuko dela seguru gaude.

Orain azken jardunaldia gelditzen da, maiatzak 30ean, Uxuen (San Martin de Unx). Hau misto modalitatean izango da eta Araxes ere han egongo da.

  • Lehen jardunaldia - maiatzak 9 - Betelu
4 urte pasa dira sokatira gurean bertatik-bertara bizitzeko. Jardunaldi borobila atera zen antolakuntza aldetik, jendearen erantzunarengatik. Txapelketako saioa oso ongi joan zen eta bukaeran bertan jarritako barrari eta musikaz alaitu  ziguten trikitilariei esker arratsaldea ederki bukatzeko aukera izan genuen. Eskerrak eman behar zaie hau burutzeko lan egin dutenei eta borondatez lagundu zutenei.
 
Kirol aldetik, gure taldea txukun ibili zen eta sailkapenaren erdian bukatu zuen. Pixko bat hobeki bukatu zitekeenaren sentsazioa zuten gure tiralariek, urduritasuna eta bata-beste...

Sailkapenak: Posizioa - Taldea - Puntuazioa

- 1. jardunaldia: 1.- Txantrea B: 7 / 2. Txantrea A: 6 / 3.- Berriozar: 5 /  4.- Araxes: 3'5 / 4.- Antsoain A: 3'5 / 6.- Amaiur: 2 / Antsoain B: 1

Hurrengo saioa, eta pisu hontako azkena, maiatzak 16ean Elizondon izango da. Ea taldeak gorantza egiterik duen, saiatuko dela seguru gaude.





Aupa Araxes!!!

Emakumezkoak Pisu Handian

  • Azken jardunaldia - apirilak 26 - Doneztebe
Jardunaldi hau txukunagoa izan da aurrekoarekin alderatuz. Bi taldeen ofizioa orokorrean oso ona izan zen eta hori lortutako emaitzen aldetik ikusten da.
Taldea gorantz doala ikusten da eta hori kirolariak banaka hobetzen ari direlako eta talde gisa batuago dabiltzala ikusten delako da.

Sailkapenak: Posizioa - Taldea - Puntuazioa

2. jardunaldia: 1.- Txantrea A: 9 / 2.- Beti-Gazte: 8 / 3.- Berriozar A: 7 / 4.- Txantrea B: 6 5.- Araxes A: 5 / 6.-  Araxes B: 4 / 7.- Antsoain: 3 / 8.- Berriozar B: 2 / 9.- Amaiur: 1

Emaitza orokorra: 1.- Txantrea A: 17 / 2.- Berriozar A: 16 / 3.- Beti-Gazte: 15 / 4.- Txantrea B: 12 5.- Araxes A: 9 / 6.- Araxes B: 6 / 7.- Amaiur: 6 / 8.- Berriozar B: 5 / 9.- Antsoain: 4 Araxes B Amaiur taldearen aurretik gelditu zen falta gutxieago egin zituelako.

Orain pisu ttikiko txapelketaren txanda da eta honen hasiera gure etxean, Betelun izango da. Kirol hau gurean gozatzeko eta gure taldea zuzenean bultzatzeko eta animatzeko aukera dugu.

Aupa Araxes!!!

  • Lehenengo jardunaldia - apirilak 18 - Antsoain

Antsoainen burutu zen lehenengo jardunaldia eta bertan Araxesko bi taldeak (A eta B) beste 7 taldeen aurka lehiatu zuten. Lortutako emaitza hobetu daiteke baina ez da txarra. 

Bi taldeetan tiralari berriak genituen eta hauek oraindik ezin dute bere %100a erakutsi, baina jardunaldian bertan hobekuntza ikusi zen hasieratik bukaerara. Hurrengo astean emaitza hobeak egon daitezkeen itxura du, zalantzarik gabe.

Sailkapena: Posizioa - Taldea - Puntuazioa

1.- Berriozar A: 9 / 2.- Txantrea A: 8 / 3.- Beti-Gazte: 7 / 4.- Txantrea B: 6 / 5.- Amaiur: 5 / 6.- Araxes A: 4 / 7.- Berriozar B: 3 / 8.- Araxes B: 2 / 9.- Antsoain: 1


Sarrera

Ate joka dugu 2026ko Nafarroako 4x4 Sokatira txapelketa eta Araxes taldea bertan lehiatuko da. Aurten gainera, jardunaldi bat Betelura ekarri dugu eta gure kirolariak bertatik ikusteko aukera izango dugu.

Araxesek Emakumezko eta Misto modalitateetan parte hartuko du. 

  • Emakumezkoak pisu haundian (255kg): Maila honetan Araxesek bi talde ditu. Bi jardunaldiko lehia da eta lehena apirilak 18an Antsoianen eta azkena apirilak 26an Donezteben burutuko da. Denera 9 talde daude.
  • Emakumezkoak pisu ttikian (240kg): Maila honetan Araxes talde bakarrarekin lehiatuko da. Hemen ere bi jardunaldiko lehia dugu eta lehena Betelun maiatzak 9an eta azkena maiatzak 16ean Elizondon izango dira. Hemen 7 talde daude.
  • Mistoa: Kasu honetan jardunaldi bakarreko txapelketa izango da eta Araxesek talde bakarra aurkeztuko du. Denera 8 talde daude. Saioa maiatzaren 30ean San Martin De Unxen izango da.
Ederra izango zen gizonezko eta gazte mailetan Araxes taldeak ere partaidetza edukitzea baina orain errealitate horretatik urrun gaude. Modalitate guztietan aritu izan gara noizbait eta agian noizbaiten ere bueltatuko gara. Eskerrak nesken aldetik taldea oso indartsu dagoen; segi horrela neskak!

Aurreratu bezalaxe, aurten Betelun jardunaldi bat burutuko da eta bertara gure kirolariak bultzatzera eta saio borobil bat burutzera eta Herri Kirolaren festa bat bizitzera animatzen dugu jendea.

Aupa Araxes!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.