Araxes taldeak beste behin Herriz-Herri txapelketan parte hartuko du. Txapelketa hau proba konbinatuaz osatzen da eta adinaren arabera bi modalitatetan banatzen da:
- Gazteak: Modalitate hau 20 urte bitarteko kirolarientzako da eta bertan hurrengo lanak burutu behar dituzte hiru txandetan:
- Koxkolak: 12 koxkol, 1'25 metroko tarteaz bananduta.
- Zakua: 20 kgko zakuarekin 4 itzuli bi kirolarien artean txandatuz.
- Txingak: 25 kgko txingekin 6 plaza.
- Korrika: 6 itzuli bi laisterkarien artean txandatuz.
- Trontza: Metroko enborrari 3 korte.
Jokatu duten bi aldietan (2022 eta 2023) txapela lortu dute, baina oraingo honetan taldea gazteagoa da. Lan ona egingo dutela seguru.
- Helduak: Kasu honetan bi proba konbinatu desberdin burutzen dira:
- Lehen proba:
- Koxkolak: 15 koxkol, 1'25 metroko tarteaz bananduta.
- Zakua: Zakuarekin 4 itzuli bi kirolarien artean txandatuz. Gizonezkoek 40 kgko zakua eta emakumezkoek 30ekoa.
- Aizkora: Metroko enborra gizonezkoa bada eta oin batekoa emakumea bada.
- Korrika: 6 itzuli bi laisterkarien artean txandatuz.
- Trontza: Metroko enborrari 4 korte.
- Bigarren proba:
- Txingak: Gizonezkoek 50kgko txingekin eta emakumezkoek 25 kgkoekin 10na plaza bakoitzak.
- Ingudea: Gizonezkoek 18kgkoarekin eta emakumezkoek 9koarekin, bakoitzak minutu batean ahalik eta altxaldi gehien.
Kasu honetan behin bakarrik parte hartu da (2022) baina orduan ere emaitza onak lortuz, izan ere, Lehen Proban bigarren eta Bigarren Proban txapela lortu zuten.
Saioen egutegia:
- Uztailak 25 - 17:30 - Elizondo: Helduak
- Abuztuak 2 - 18:00 - Antsoain: Gazteak
- Abuztuak 9 - 18:00 - Larraintzar: Helduak eta Gazteak
- Abuztuak 17 - 19:00 - Burlata: Gazteak