Bigarren (azken) jardunaldia - Lesaka 2025/11/22
Saio honetan taldeak itxura hobea baina emaitza okerragoa eman zituen. Saio honetan bostgarren bukatu zuen baina hala ere sailkapen orokorreko 4. postua lortu zuten. Taldea sendotzeko ikasgaiak jasotzen...
Sailkapen orokorra:
Txapeldun: Beti Gazte, 2. Txantrea, 3. Berriozar, 4. Araxes, 5. Amaiur eta 6. Antsoain.
Bigarren jardunaldiko Sailkapena:
Beti Gazte 5, Txantrea 4, Berriozar 2.5, Amaiur 2.5, Araxes 1, Antsoain 0
Hurrengo txapelketa Euskadiko 4x4ko Sokatirakoa izango da eta nesken saioa Antsoainen burutuko da abenduak 14ean, goizeko 11:30etan.
Aupa Araxes!!
Lehen jardunaldia - Antsoain 2025/11/16
Jardunaldi honetan, txapelketa guztirako proposatutako helburuarekin joan zen gure neska taldea, alegia, taldekide berrien partehartzea emaitzen aurretik jartzea.
Agerikoa izan zen taldeak baduela hobetzeko tartea baina kirolarien lehiarako grina aldetik aitzakiarik ez dago. Taldean elkarrekin lehiatuz ikasten dena da faltan botatzen dena, baina hori esperientziak eta denborak ematen du bakarrik.
Lan txukuna burutu zuten orokorrean. Bost tiraldietatik batean irabazi eta beste batean berdindu zuten. Goian dauden bi taldeak urrun daude, baina beste gainerakoei irabazteko gaia dagoela ikusten da.
Sailkapena:
Beti Gazte 5, Txantrea 4, Berriozar 3, Araxes 1.5, Antsoain 1, Amaiur 0,5
![]() |
| Aupa Neskak! |
Txapelketaren Aurkezpena
Sokatiraren 2025-2026 denboraldia heldu da eta Araxes taldeak Nafarroako txapelketan parte hartu behar du emakumezkoen modalitatean.
Azken aldietan bezala, taldean nahiko mutilik ez dugunez, misto eta gizonezkoetan ez da parte hartuko. Pena, ea hau aldatzen den...
Araxesko neskek emakumezkoen 6x6-390kg modalitatean parte hartu behar dute; saioak azaroak 16an, 11:30tan Antsoainen eta 22an, 17:00tan Lesakan izanen dira.
Sei talde hauek parte hartuko dute: Amaiur, Antsoain, Araxes, Berriozar, Beti-Gazte eta Txantrea.
Taldean kirolari berriak daude eta emaitza onak lortzea ez da erreza izango, baina garrantzitsuena taldea osatuta mantentzea eta kirola lagun artean eta giro jatorrean egitea da.
| Aupa Neskak eta Aupa Araxes |


No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.