Urtea amaitzeko, Araxesko neskek abenduak 14ean Antsoainen burutu zen Euskadiko 4x4 sokatira txapelketan parte hartu zuten. Txapelketa hau jardunaldi bakarrekoa zen eta 250kg-tara mugatua zegoen.
Lan txukuna egin zuten eta emaitza nahiko ona lortu zuten. Emaitza hobea lortzeko oso gertu egon ziren tiraldi pare batean baina azkenean, lana errematatzeko behar den azken txispa hori faltatu zen eta bere hortan gelditu zen.
Sailkapena:
Txapeldun: Beti Gazte, 2. Txantrea, 3. Abadiño B, 4. Abadiño A, 5. Araxes, 6. Antsoain B 7. Amaiur eta 8. Antsoain A.
2025a parte-hartze, emaitza eta lorpen aldetik oparoa izan da, ea 2026a ere urte on bat den gure taldearentzat.
Eskerrak eman nahi dizkiet Araxes taldea bultzatu duzuen guztioi: Kirolariak, Entrenatzaileak, Laguntzaileak eta Gurasoak
Aupa ARAXES!!


No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.