2025/10/10

HK ikastaroko 2025-2026 denboraldia hasi da

Urtero bezala, urriarekin batera hasi da herri kirol ikastaroa.

Partaide kopuru aldetik, jetsiera oso handia izan dugu. Iaz 22 ziren eta aurten 12 dira bakarrik. Oso adierazgarria da ere neska bat bakarrik dugula, pena bat. 

Adin/mailaren arabera hiru ataletan banatuta daude, eta hauek dira aurtengo kirolariak:

  • Kimuak: Maia, Enaitz, Bittor, Kaiet, Hodei, Jokin, Manex eta Peru

  • Haurrak: Alain eta Eder 

  • Kadeteak: Hegoi eta Adei

Txapelketari begira jarrita, aurten talde bakarra ateratzeko aukera dago: Kimuena. Kadeteekin saiakera bat egingo da ia entrenatu gabe txapelketan soilik parte hartzeko, baina oso zaila dago. 

Aurtengo txapelketako datak jarri gabe daude baina aurreko urteetako datei erreparatuta martxoak 1etik martxoak 29rako igandeetan burutuko da seguruenik. 

2024-2025 kurtsoarekin batera bere ibilbidea bukatu zuten kirolariei aipamena egiteko garaia da. Beraien ibilbidean jarrera bikaina eta lan ederra egin zuten bai saioetan, bai txapelketetan, eta orain guzti hori aitortzea egokitzen zaigu.

Beraz, Eros, Mattin, Lander, Mikel, Malloa, Jurgi, Laida, Itxaso, Artizar, Eñaut eta Unai, mila esker, ongi izan eta hurrengo arte!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.