Aurten ere Araxes taldeak parte hartu du sanferminetan burutzen diren herri kirol saioetan.
- Kadeteen Proba Konbinatua: Nafarroako txapelketan finala jokatu zutenak izaten dira erakustaldian parte hartzera konbidatuak. Bertan finalean lortutako txapelari eusteko ardura zuten gure kadeteek eta erreztasun nabarmenarekin irabazi zuten saioa. Bertan ere trontza txapelketan aritzekoa zen bikote bat baina partaidetako batek uko egin zion parte-hartzeari.
- 4x4 Sokatira Mistoa: Bertan sokatirako lehiaketatxo bat burutu behar zen baina euriarekin ezin egin. Horren ordez giza-probako erakustaldi bat antolatu zen eta bertan Josuk parte hartu eta irabazi zuen.
- Txinga Erutea: Josuk hemen ere parte hartu zuen eta 3. postuan bukatu zuen. Gazte animatua eta bizkorra benetan. Hori duk!
- Aizkora Bikoteka: Zuzenean Araxeskoak ez dira, baina gure herrialdek aipatzekoa da Ibai eta Txominek Nafarroako txapelketa irabazi zutela.
Aupa Araxes!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.