2024/02/04

2024eko NKJ txapelketa gainean dugu

Urteroko ohiturari jarraituz, azken 14 urteetan bezala, Araxes HK taldeak gaztetxoen Nafarroako Kirol Jokoen Herri Kiroleko txapelketan parte hartuko du.

Proba Konbinatuan maila guztietan parte hartuko dugu, baina sokatiran handienak ariko dira bakarrik.  

Kimu maila (11-12 urte): Araxesekin batera 17 taldek parte hartuko dute konbinadan; azken urteetan baina talde gutxiago. Txapelketako lehen lau jardunaldiak liga moduan finalean sailkatzeko izango dira. Finalean denbora hoberenak egingo dituzten lehen 4 taldeak arituko dira. Aurten taldea osatzea asko kostatu zaigu eta taldearen erdia adinez azpikoak dira (10 urtekoak). Honen arabera, finalean pentsatzea asko litzateke, baina lan txukun bat egingo dutela seguru gaude.
 
Haur maila (13-14 urte): Aurten inoiz baina talde gehiago daude maila honetan. Konbinadan 14 talde daude eta Kimuen sistema berdina erabiliko dute sailkapenerako. Bistan da hainbeste taldeekin finalean sailkatzea ez dela erreza izango, baina talde hau aurreko urteetan oso ongi ibilitakoa da eta sartuko diren itxaropena badugu.

Kadete maila (15-16 urte): Konbinadan eta Sokatiran 7na talde arituko dira. Konbinadan ere, denboraren araberako sailkapena erabiliko da eta Sokatiran berriz puntuazio sistema, posizioaren araberakoa, erabiliko da. Talde honek ere gauz handiak egiteko ahalmena badu eta hauekin ere sariren bat lortzeko itxaropena badago.
 
Txanden aldaketa: Aurten txanden ordena aldatu dute eta honela izango da:
  1. Haur mailako Proba Konbinatua
  2. Kadete Mailako Proba Konbinatua
  3. Kimu Mailako Proba Konbinatua
  4. Haur eta Kadete Mailako Sokatira
Jardunaldiak: 
  • Otsailak 25 (10:30): Atarrabia 
  • Martxoak 3 (10:30): Antsoain
  • Martxoak 10 (10:30): Altsasu
  • Martxoak 17 (10:30): Elizondo
  • Martxoak 24 (11:00): Etxarri-Aranatz - Finala

Autobusa: Aurten autobusa jartzeko oso neurri estuak jarri dituzte eta autobusik ez dugu izanen seguruenik. Pena da baina markatu dituzten hainbat puntu ez ditugu betetzen. Alde batetik kalte dena bestetik ere mesede izan daiteke...

Aupa ARAXES!!!

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.