2024/02/14

Gure neskak Sokatirako mundialean bikain aritu dira

Otsailean Suedian burutu den Sokatirako Munduko Txapelketan Araxesko zatitxo bat egon da eta ez alperrik, sariz gainezka itzuli baitira bertatik. Gure neskak Ibarra eta Abadiñoko taldeekin eta Euskal Herriko selekzioarekin aritu dira.

Mundiala bi zatitan banatzen da: Klub edo taldeen txapelketa eta Nazio artekoena. Hemen duzue gure kirolariek lortutako aren laburpena:

Klub mailako txapelketa:

  • 500 kgko Emakumezkoen txapelketan Laida, Saioa, Alaitz eta Leirek Ibarrarekin tira zuten eta zilarra lortu zuten.
  • Naroak Abadiñorekin sub-23 Mixtoan parte hartu zuen eta zilarra eskuratu zuen ere.
  • Emakumezkoen 540 kgko txapelketan Eneritz, Naroa, Alaitz, Saioa eta Leire leihatu ziren eta brontzea irabazi zuten.
  • Mixtoko txapelketan ere parte hartu zuten Saioa, Alaitz eta Laidak lan txukuna eginez, saria lortzeko pausu batera geldituz.

Nazio arteko txapelketa:

  • Sub-23 Mixtoko kategorian Naroa, Saioa eta Leirek Euskal Selekzioa ordezkatzen zuen taldean tiratu zuten eta brontzea eskuratu zuten.
  • Emakumezkoen 540 kgko kategorian Saioa eta Alaitzek Euskal Selekzioa ordezkatzeko aukera paregabea izan zuten eta ez zuten alperrik alde egiten utzi, brontzea lortu bait zuten.

Betelun merezitako harrera egin zitzaien, taldekide, senitarte, lagun eta ordezkariez osaturik. Aupa neskak, eskerrik asko egindako lanarengatik eta Aupa Araxes!



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.