2022/08/29

Araxes HK Helduen Nafarroako Proba Konbinatuan txapeldun!!

Dudarik ez dago Araxes HK taldea proba konbinatuan ongi moldatzen dela. Denboraldi hasieran izugarria lortu zuen gaztetxoekin bi txapela irabaziz eta orain 21 urtez azpikoekin txapela irabazi dute eta helduen maila absolutoan bigarren postua bloke batean eta txapela bestean... ikaragarria!!

>> Txapelketako emaitzak <<

21 urtez azpikoen maila

Jardunaldi hontara txapeldun birtualak zirela heldu ziren baina lorpen hori zergatik lortu zuten demostratzeko erakustaldi bikaina eman zuten eta nagusitasunez berriz ere irabazi zuten. Txapeldunak dira jardunaldi guztietan irabazita, ezin hobeki. Zorionak!!

Helduen maila

Proba konbinatua bi bloketan banaturik zegoen eta bietan finalean sailkatu zen.

  • 1. Blokea > Koxkolak + Txingak + Zakua + Aizkora + Korrika + Trontza
Aurreko jardunaldietako saioetan beti hirugarren postua eta aurrekoetatik denbora alde handiz atzetik sailkatu zen, baina finalean kasta atera eta bigarren postua lortu zuten, lehenengo postutik denbora gutxira (trontzako epai erdira). Lan bikaina!! 

  • 2. Blokea > Ingudea + Txingak
Kasu honetan, aurreko jardunaldietan irabazi zuten eta finalean ere irabazi zuten , txapela lortuz. Hala ere, emozioa azken unera arte egon zen, txingako saioaren bukaera estu eta larriarengatik. Ingudean lehen postua eta txingan bigarrena lortuta, puntuaketaren arabera txapeldun bukatu zuten. Zorionak!!!

 

Kirolariei bere lanarengatik eskerrak emateaz gain, lagun eta senideei ere beraien animo eta jarrerarengatik ere eskerrrak eman nahi dizkiegu.


Aupa Araxes!! 

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario

    Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.