2022/08/01

Herriz-Herri Gazte eta Helduen proba konbinatuko txapelketa

Txapelketa hau urtetan burutu gabe egon da eta talde batzuk bultzatuta, Araxes barne, berriz bueltatu da aldaketa batzuekin: emakumeen parte-hartzea eta 21 urtez azpikoen maila.

Helduen maila 

Helduen mailan 7 talde daude eta bi multzotan banatu dira, bakoitzean liga modura bi jardunaldi jokatuko dituzte eta hortik lau talde finalistak aterako dira. 

Kasu honetan, proba konbinatuko lana bi zatitan banatzen da: lehenak koxkolak, zakua, aizkora, laisterra eta trontza biltzen ditu eta bigarrenak txingak eta ingudea.

Bigarren jardunaldia - Burlata - abuztuak 20

Jardunaldi honetan finalera zein talde pasako ziren erabakitzen zen eta Araxes taldea larunbat honetan jokatuko den finalean arituko da. Proba konbinatuan 3. postua lortu du denera eta ingude eta txingako blokean 1. postua. Ea zer gertatzen den finalean. Aupa gaztek!! 

>>  Sailkapena  <<



Lehenengo jardunaldia - Etxalar - abuztuak 15

Gure taldeak, maila honetan ere, hasiera oso ona eman dio bere multzoko saioa irabaziz eta sailkapen orokorrean lehenengo postua du. Abuztuak 27ko finalean sartzeko pauso handia eman du. Eutsi gaztek!!

>>  Sailkapena  <<

21 urtez azpikoen maila 

21 urtez azpiko mailakoetan 4 talde eta hiru jardunaldi dituzte eta liga modura jokatuko da, puntutara.  

Bigarren jardunaldia - Burlata - abuztuak 20

Jardunaldi honetan ere bere nagusitasuna erakutsi dute gure gezteek. Saioan tarte batean atzetik joan arren, burua altxatu eta azkenean tarte nahiko erosoarekin irabazi zuten. Esan daiteke, puntuaketara denez, txapeldun birtualak direla, baina datorren larunbateko saioan seguru irabaztera joango direla. Zorionak gaztek!!

>>  Sailkapena  <<


Lehenengo jardunaldia - Elizondo - uztailak 25

Hasiera ezin hobea eman zioten gure gazteek, izan ere, irabazi egin zuten eta ez nolanahi, bigarrengoari minutu bateko aldea ateraz; kolpe ederra mahai gainean. Meritua du taldeko ia guztiak 17 eta 18 urtekoak izateak. Aupa gaztek!!

Hurrengo jardunaldiak horrelako emaitzekin izatea espero dugu. Aupa Araxes!!!

>>  Sailkapena  <<

 


Saioa ikusteko bideoa



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.