2014/04/13

2014ko txapelketaren kronika: Araxes Txapeldun!!

2014ko Herri Kirol txapelketa bukatu da eta aurten, beste aipamen batzuen gainetik, haur mailan bi sari lortu ditugula da garrantzitsuena. Kadete mailan ere sarien zatitxo bat lortu dugu, izan ere, Ultzamako taldeari partaide pare batekin lagundu diogu eta hor ere izan dira lorpenak.
  • Kimuak: Gure gaztetxoenak meritu handiko lorpenak izan dituzte. Bat ez gainerako guztiak berriak ziren, adinez, orokorrean beste taldeekin alderatuz urte bat gaztegoak, eta hala ere finalean sailkatzeko postu batera gelditu dira. Hasierako helburua, hamar taldeetatik azkenak ez izatea zen eta meritu handiko bostgarren postua lortu zuten. Hurrengo urtean gehiago eta hobeki!.
  • Haurrak: Konbinadan, lehen lau jardunaldiak finalerako sailkapena lortzeko ziren eta lehen postua lortu zuten, nahiz eta gora-behera dexente izan egun bat edo bestean. Finalera ailegatu eta bertan, izugarrizko lan ona eginez, txapela lortu zuten, hurrengoei alde handia ateraz. Sokatiran ere saritxo bat lortu zuten, izan ere, nahiz eta beti laugarren postuan sailkatu, talde batek huts egiteagatik hirugarren postua irabazi zuten.
  • Kadeteak: Araxesko bi gaztetxok parte hartu dute Ultzamako taldea osatzeko eta konbinadan hirugarren postua eta sokatiran bigarrena lortu dute.
Taldea hazitzen ari da bai kopuru nola lorpen aldetik eta datorren urtean ere izango du ondorioa seguruenik.
Aipatu beharra da gurasoen jarrera eta emana. Benetan eredugarriak dira eta gauzak errezteaz gain bultzada ederra ematen diote kirol eta talde honi.

2014/03/17

2014 txapelketa abian

Aurtengo txapelketan ere Araxes taldeak eman du izena eta dagoeneko ere lehenengo jardunaldian parte hartu du. Talde gixa Kimuak (11-12 urte) eta Haurrak (13-14 urte) mailatan parte hartzen du, baina Kadeteetan (15-16) ere Ultzamako taldea osatuz parte hartuko du.

  • Kimuen kasuan, oso gazteak dira (10-11 urte) eta bat ez gainerako guztiak berriak dira. Helburua azkenekoak ez gelditzea da eta oraingoz betetzen ari da, eta baliteke sailkapeneko erdiko postuetara ere heltzea.
  • Haurren kasuan berriz, iaz kimu mailan lortutako bigarren postuari segida emanez, lehen hiru postuetan sartzea da helburu eta hori ere ongi bete da, izan ere, bigarren postuan daude lehenengotik segundu gutxitara eta hirugarren postua nahiko atzean utziz. Sokatiran, iaz bezala, laugarren postua gurea izango dela dirudi. Oso ongi tiratzen dute baina 80 kilo (480-401) faltan daude benetazko lehia eman ahal izateko.
  • Kadeteetan, konbinadan azken postuan hasi dira baina lehen hiruen artean sartzeko aukera badago. Sokatiran berriz, bigarren postuan hasi dira.

Ikusiko da nola bukatzen den hau dena..... oraingoz itxura ona ematen du.

2014/01/18

Aste kulturaleko parte hartze arrakastatsua

Urtero bezala, Araitz-Beteluko aste kulturalaren egitarauan sartu zen umeen herri kirol saioa. Eskolan izena emandakoak 62 izan ziren baina azaroaren 30eko arratsaldean aritu zirenak 74 izan ziren.
Adinaren arabera, hiru txandatan banatu ziren. Txanda bakoitzean bi talde lehiatu ziren ondorengo lanak eginez:
  • 3, 4, 5 eta 6 urtekoak: Konbinadan koxkolak, txingak, giza-froga eta laisterka egin zuten eta ondoren sokatiran .
  • 7 eta 8 urtekoak: Gaztetxoenen lan berdina burutu zuten baina zakua ere egin zuten.
  • 9, 10, 11, 12, 13 eta 14 urtekoak: Gaztexogoen lana berdinak baina kasu hontan trontza ere erantsita. Azken txanda honetan partaide asko zeuden eta lan luzea eta neketsua burutu zuten.

Lanak burutu ondoren otordutxo bat eta txokolatea banatu zen partaide, antolatzaile eta ikusleen artean.
Aurtengo arrakasta ikusita, bai partaide nola ikusle aldetik, datorren urtean ere berriz egingo dela ia seguru jo daiteke.

2013/11/19

2013-2014: Kurtso berria, partaide berriak.

Dagoeneko hasi da aurtengo kurtsoa eta nahiz eta bi partaidek utzi duten zortzi partaide berri sartu dira eta kimuen etorkizuna eta jarduna sendotu dute.

Aurtengo partaideak hiru multzotan sailkatzen dira adinaren arabera:
  • Kadeteak: Mattie, Leire eta Jon.
  • Haurrak: Alaitz, Joanes, Mikel, Aitor, Laura, Maitane, Josu eta Beñat.
  • Kimuak: Oier, Leire, Manex, Saioa, Eneko, Naroa, Andere, Cian eta Aileen.
Haurretan eta kimuetan txapelketan aritzeko taldeak, juxtu bada ere, osaturik daude. Kadeteak beste eskualdeetako partaideekin batera taldea osatzen saiatuko dira.

Kurtsoa hasi berritan Mailope aldizkarikoak erreportai bat egitera etorri ziren eta hau izan zen emaitza.




2013/09/02

Hainbat ekitaldi kurtsoari bukaera emateko

Nafarroako kirol jolasen ondoren, izenburuak dioen bezalaxe, hainbat ekitaldietan parte hartu zen. Segidan aipatuko diradenak:

  • Araxes eskolako umeen eguna: Guraso elkarteak antolatuta, parte hartu nahi zuten gaztetxo guztientzat irekia zeuden saioak burutu ziren.



  • Betelu eta Berroetako festak: Basaburua taldearen aurka aritu ziren bai kimu nola haur mailako konbinada frogan. Bietan gure taldea garaile atera zen.
  • Gurasoen arteko lehiaketa: Taldeko gurasoek antolatuta, elkarren arteko saio eder bat burutu zuten bere seme-alabak ikusle zirela. Ondoren bazkari eder bat gozatu genuen Beteluko elkartean.
  • Araxes eskolako omenaldia: Kurtsoari (eskolakoa eta ikastaroarena) bukaera ezin hobea emanez, exhibizio bat egin zen bi mailak nahastuz. Ondoren, Nafarroako herri kirol jolasetan lortutako saria aurkeztu zen eskolako sarrerako apal batean betirako kokaturik. Eskolak, bere zuzendariaren eskutik, oroigarri bat banatu zuen Araxes Herri Kiroleko partaide guztiei.




2013/03/24

2013ko Nafarroako Herri Kirol Jolasen kronika

Aurtengo txapelketa ere bukatu da eta bueltan lorpen handiak jasota bueltatzen gara, izan ere, haur mailan lehenengoz parte hartu dugu, bai konbinadan bai sokatiran eta kimu mailan berriz bigarren postua lortu dugu.
  • Haur maila: Aipatu den bezala, aurten lehenengo aldiz aritu gara maila honetan bai konbinadan nola sokatiran eta lehenengo aldia izateko ongi moldatu gara. Konbinadan finalerako ez gara sailkatu baina atzetik aurrerako joera nabarmena erakutsi dugu, izan ere, azken jardunaldian irabazi egin genuen. Sokatiran sarietatik postu batera gelditu ginen, kontutan eduki beharreko emaitza pisuan oso azpitik eta entrenatzeko material aldetik eskas ibili garela jakinda.
  • Kimu maila: Aurreko urteetan finaletik kanpo gelditu gara baina aurten sailkatu eta meritu handiko bigarren postua lortu dugu. Sailkatzeko gora-behera batzuekin baina azkenean finalerako azken txartela lortu genuen eta etxera kopa eta domiñekin bueltatu gara.

Jardunaldi guztiak oso giro jatorrean burutu dira bai taldeko haurren partetik nola hauen gurasoen partetik, izan ere, toki guztietara denak elkarrekin joan bait dira. Benetan eskertzekoa da gurasoek zentzu guztietan erakutsi duten jarrera. Bereziki eskertzekoa da Estangaren laguntza.
Haurrek gogo handiz parte hartu dute eta amorruz pentsatzen ari dira datorren urteko txapelketan, izan ere, adinaren arabera, maila desberdin guztietan parte hartzeko asmoa dute eta hortarako partaide gehiago behar dituzte. 


2013/03/04

Nafarroako Herri Kirol Jolasak txapelketako jardunaldia Betelun


 Araxes taldeko partaideak

2013ko martxoak 3an burutu zen aurtengo Nafarroako Herri kirol Jolasen bigarren jardunaldia Betelun. Giro ederrean burutu zen, antolakuntza aldetik oso ongi, laguntzaile asko eta onekin eta publikoaren partetik erantzun ezin hobea eskainiz.
Adinaren arabera, hiru mailakoak parte hartzen dute: Kimuak (2001-2002), Haurrak (1999-2000) eta Kadeteak (1998-1997).
Gure taldeek Kimu eta Haur mailetan parte hartu zuten eta oso lan txukuna egin zuten bai konbinadan, bai sokatiran.
Datorren urtean berriz egiteko animoa eman digu eta gurasoei, laguntzaileei eta jarraitzaile guztiei eskerrik beroenak ematea merezi dute. 



Hurrengo loturan klikatuta argazki pila batera eramango zaitu.