2023/10/28

2023-2024 kirol-ikasturtea martxan da

Aurten ere, urriarekin batera, herri kirol ikastaroa martxan jarri da. Urtero bezala bada kirolari berririk eta utzi duenik ere.

Partaide kopuru aldetik, inoizko zenbakirik handiena dugu, denera 26 kirolarirekin. Hori bai, bi desoreka ditugu: batetik nesken kopurua baxua (6) mutilenekin alderatuta, eta bestea ttikienetan talde oso juxtua dugula.

Adin/mailaren arabera hiru ataletan banatuta daude, eta hauek dira aurtengo kirolariak:

  • Kimuak: Haritza, Alain, Maia, Enaitz, Bittor eta Kaiet

  • Haurrak: Hegoi, Hodei, Imanol, Jon, Eñaut, Artizar, Adei eta Eneko

  • Kadeteak: Conor, Eider, Iraide, Janire, Izarne, Inge, Eros, Mattin, Lander, Mikel, Malloa eta Jurgi,

Aurtengo txapelketako datak ere ezarrita daude eta otsailak 25etik martxoak 24era izango da. Ea aurten ere, urtero bezala, lan txukuna egiten dugun.

2022-2023 kurtsoarekin batera bere ibilbidea bukatu zuten kirolariak edota herri kirolak utzi dutenak aipatu behar dira. Beraien ibilbidean jarrera bikaina eta lan ederra egin zuten bai saioetan, bai txapelketetan, eta orain guzti hori aitortzea egokitzen zaigu.

Beraz, Nahiane, Izei eta Mikel A, mila esker, ongi izan eta hurrengo arte!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.