2021/05/17

Araxes sokatiran txapeldun!!

Azkenean!! Araxes taldeak, Nafarroako sokatira txapelketan, txapela irabazi du, 4x4 - 20 urtez azpiko modalitatean . Azken aro honetan behintzat, ez zuen inoiz txapela lortu sokatiran, bai 2. eta 3. postuan gelditu, baina irabazi, inoiz.

Lorpen hau gazteen grinari esker lortu da. Aldi luze batean herri kirolak utzita zituzten batzuk, beste batzuk hasiberriak dira, eta beste batzuk beste taldeetan jasotako esperientziak taldera ekarri dituzte. Denen arteko lanak sari hau ekarri digu.

Txapelketa hiru jardunaldietan burutu zen eta azken jardunaldiaren bukaeran, sailkapeneko bi hoberenen arteko finala jokatu zen, kasu honetan Berriozar eta Araxes. Jardunaldia normalki burutu zen, baina finala tentsio haundiz josita zegoen.

Finaleko lehen tiraldian Berriozar nagusitzen hasi zen nabarmenki bukaerako mugaraino soka bere aldera eramanez, baina gureak ez zuten etsi eta izugarrizko iraulia eman zioten, herio batean soka beste alderaino eramanez, oso tiraldi luzea burutuz. Bigarren tiraldia errezagoa izan zen, hasieratik Araxesek bere aldera gelditu gabe Berriozar eramanez, azken hauen nekea aprobetxatuz.

Eskerrak kirolariei (Oier, Leire, Saioa, Josu, Naroa, Uxue, Ainhoa eta Manex) eta erakustaleei (Mattie, Alaitz eta Unai). 

Sailkapena:

Hirugarren jardunaldia - Antsoain
<20 urte
Jardunaldia
Orokorra
Berriozar4Berriozar11.5
Araxes3Araxes9
Antsoain A2Antsoain A6.5
Antsoain B1Antsoain B3

FINALA
Araxes3
Berriozar0

Ea Araxesen aro berri baten hasiera den hau eta helduen mailetan jarraipena duen honek. Aurretik bi alditan aritu gara, baina orain zabalago.

AUPA ARAXES!!

  

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.