2021/05/06

4x4 Sokatira Txapelketa: Emaitzak

2. jardunaldia - maiatzak 8 - Elizondo

Jardunaldi honetan, Araxes taldeak 20 urte azpiko mailan, saio ederra burutu zuen, izan ere, beste talde batekin batera lehenengo postua lortu zuen. Honekin batera finalerako postu bat lortzeko oso pausu haundia eman zuen bere segidako taldeei tartea zabaldu zuelako. Azken jardunaldian deus gutxi eginda finalerako txartela lortuko du. Okerrik ez bada, txapela, tiraldi bakar batean, finaleko tiraldian, erabakiko da.  

Sailkapena:

Bigarren jardunaldia
<20 urte
Jardunaldia
Orokorra
Araxes3.5
Berriozar7.5
Berriozar3.5
Araxes6
Antsoain A2
Antsoain A4.5
Antsoain B1
Antsoain B2

1. jardunaldia - maiatzak 1 - Txantrea

Araxes taldeak bi mailatan parte hartu zuen: Misto eta <20 urtekoetan.

Misto eta <20 urte
Misto: Denera 9 talde zeuden eta 4 eta 5eko bi multzotan banatu zen. Araxes taldea 5eko taldean aritu zen eta hirugarren gelditu zen, finalerdietarako postu bakarrera. Lan bikaina burutu zuten. Kontutan eduki behar da taldeko zaharrenak 22 urte zituela, eta lehiaketa absolutoa zela.

<20 urte: Maila honetan ere oso lan ona egin zen. Denera 4 talde daude eta Araxes bigarren, beste talde batekin berdinduta, gelditu zen, beraz, horrela jarraitzekotan, finalean sailkatzeko bide ona darama. Are meritu gehiago du taldea tiralari berriez osaturik zegoela kontutan hartuta. Oso denbora gutxian maila dexente bat lortu dute. Zorionak eta ongi-etorriak Naroa, Uxue eta Ainhoa.

Sailkapena:

Lehen jardunaldia
Misto
<20 urte
Posizioa - Puntuazioa
Posizioa - Puntuazioa
Posizioa - Puntuazioa
Beti Gazte B5
Beti Gazte A4
Berriozar4
Txantrea B4
Berriozar A3
Araxes2.5
Araxes3
Txantrea A2
Antsoain A2.5
Berriozar B1.5
Antsoain A1
Antsoain B1
Antsoain B1.5

 

 

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.