Kurtso hasiera
HK kurtsoa berriz ere martxan da eta aurtengoan 10 urte beteko ditugu kirol mota honekin. 8-9 urtekin hasitakoen artean baditugu helduen mailan ari direnak.
HK kurtsoa berriz ere martxan da eta aurtengoan 10 urte beteko ditugu kirol mota honekin. 8-9 urtekin hasitakoen artean baditugu helduen mailan ari direnak.
Aurtengo partaideak hokakoak dira multzoz-multzo:
- Kimuak: Janire, Bikendi, Iraide, Conor, Irune, Luka, Eider, Izei, Lander, Eros, Imanol, Mattin, Ekiñe, Noa eta Izarne. Txapelketan, gure "historian" lehenengoz, bi talde osatzeko nahiko kirolari daude.
- Haurrak: Andoitz. Aurten kirolari bakarra. Txapelketan aritzekotan beste talde batekin hartu beharko du parte.
- Kadeteak: Oier, Leire, Eneko, Saioa, Aileen, Unai S eta Unai G. Taldea osatzeko kirolari baten faltan.
Nahiz eta ikastaroan parte ez hartu adinez goitik daudelako, Jubenilak saio eta txapelketetara zintzo agertzen dira eta gehienek afizioari eusten diote.
Aste kulturaleko saioaAbenduak 3an eskolako umeak, gure kirolariekin batera, herri kirol erakusketa bat burutu zuten. Denera 40 gaztetxok parte hartu zuten adinaren arabera bi multzotan banatuta eta multzo bakoitzetik bi talde bereiztuz. Saioan, kirol onbinada eta sokatira egin zuten, eta gaztetxoek zuten guztia eman zuten.
Aupa ARAXES!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.